|
|
usika
|
Etengabeko festa
Hamar
estreinaldi tartekatuko dira Hambostaldian
Natura eta Musika uztartuko dira Chillida-Lekun
Gernika eta Sarara helduko dira aurtengo saioak
Donostiako
66. Musika Hamabostaldiaren barne Kursaal Auditorioan izango diren
orkestren kontzertu nagusiak eta opera ekitaldiez gain, beste saio
ugari izango dira aurtengo edizioan ere, Ganbara eta Musika Garaikideko
zikloak Kursaalen izango baitira. Haatik, Antzinako Musikarena Santa
Teresa Komentuan burutuko da, Musika eta Natura bilduko dituena
Chillida-Lekun, Miramar Jauregian eskainiko da Interprete Gazteena
eta Organuarena Donostia, Azpeitia, Oiartzun eta Bergarako elizetan.
Hamar estreinaldi izango dira iragarritako ziklo desberdinetan,
hauetariko sei Musika Garaikidea atalean izango direlarik. Abuztuaren
22an Garth Knox biolajoleak beste zenbait musikarirekin batera emango
duen ekitaldian berak sortutako Viola Spaces eta Zuriñe Fernández
Gerenabarrenak konposatutako Azalpean obrak eskainiko ditu lehen
aldiz. 23an izango den Matthew Burtner elektronika eta metasaxofoi
joleak Windcombs/Imaq pieza estreinatuko du eta hurrengo egunean
izango den Ensemble Wiener Collage taldeak Antonio Lauzuricaren
Ecos de la memoria lan berria tartekatuko du egitarauan. 25ean izango
den Marie-Bernadette Charrier saxo joleak Héctor Parraren
Chymisch eta Christophe Havelen Attendre enfin obrak estreinatuko
ditu eta 26an izango den Conjunto Ibérico de Violoncellosek
Luis de Pablos omenduko du bere 75. urteurrenean. Elías Arizcurenek
zuzenduko duen ekitaldian Pilar Jurado sopranoa izateaz gain, Gabriel
Erkorekaren Noche Serena lanaren estreinaldia tartekatuko dute.
Musika Garaikideko zikloa 29an Neue Vokalsolisten taldeak emango
duen saiorekin osatuko da.
Zabaletteren estreinaldia
Abuztuaren 7tik 13ra burutuko den Organu zikloa saio bikoitzarekin
abiatuko da Loreto Aramendi izango baita Azpeitian eta organo, perkusio
eta inprobisazio Cavaillé-Talka egitasmoa gauzatuko da Oiartzunen,
azken honetan Loïc Maillé organujoleak beste zenbait
musikarirekin batera Peio Zabalettek sortutako Iragailearen liburua
estreinatuko duelarik. Ziklo honetan Daniel Roth, Willibald Guggenmos,
José Luis Echechipia eta Gorka Cuestak sortutako Turris eburnea
joko duen José Manuel Azkue ere izango dira. 12ko ekitaldian
XXII. Organo Erromantiko Ikastaroko irakasleak izango dira eta azken
saioan Gerardo Rifón eta Santiago Banda arituko dira.
Chillida-Lekun abuztuko ostegunetan izango diren ekitaldietan izango
da azken estreinaldia. 7koan Gabriel Loidi piano jolea izango bada,
hurrengo astean izango den María Ángeles Rodríguez
sopranoak Félix Sierra Iturriagak konpostatutako Tríptico
el saltamontes y la mariposa blanca obra estreinatuko du, Luminita
Duca piano jolearen laguntzarekin. Musika eta Natura zikloa burutuko
duten bi ekitaldietan Ricardo Sciammarella biolontxelo joleak eta
Eva Pereda piano joleak osatutako bikotea eta Cadem Hari Laukotea
izango dira.
Antzinako
Musika zikloa izango da abenduaren 5etik 12ra Santa Teresa komentuan
eta egitaraua irekiko duen saioan La Risonanza taldeko burua den
Fabio Bonizzoni klabe jolea izango da. 8an eta 9an Carlos Sandúak
zuzentzen duen La Trulla de Bozes eta El Cortesano taldeak izango
dira, hurrunez hurren, azken honek Garcilaso de la Vega omenduko
duelarik Escrito está en mi alma programarekin. Iragarritako
azken bi ekitaldiak 11 eta 12an izango dira, lehengoan Dominique
Vellardek zuzentzen duen Vox Suavis taldeak XV. mendeko musika espainiarra
eskainiko du eta bigarrenean Jesús María Unanuek gidatzen
duen Hondore Abesbatzak de Victoriaren Officium Defunctorum, 1606-2005
izendatutako programa abestuko du.
Lau kontzertu izango dira abuztuaren 10, 16 eta 18an eta irailaren
2an Ganbara Musika zikloan. Saioei hasiera emango dion Juan Carlos
Riverak zuzentzen duen Armoniosi Concerti taldeak Cervantesen garaiko
musika eskainiko du eta bigarrenean izango den José Bros
tenorrak opera eta zarzuelako ariak abestuko ditu Vincenzo Scalera
piano jolearen laguntzarekin. Azken aurreko ekitaldian Grigory Sokolov
jarriko da pianoaren aurrean eta amaiera emango dioen ekitaldian
Música de cámara de la Familia Bach programa eskainiko
du Camerata Köln taldeak.
Musika Hamabostaldiko zikloak Interprete Gazteei abuztuaren 29tik
irailaren 2a arte eskainitako saioekin burutuko da eta hasiera emango
dion kontzertuan Irantzu Agirre harpa jolea izango da. Gainontzeko
lau ekitaldietan Estibaliz Ponce biolontxelo jolea, Daniel Francés
bibolin jolea, Ignacio Solana saxo jolea eta Franciso Inglés
perkusio jolea izango dira.
Haurrak protagonista
Abuztuaren 26an ospatuko da Haurren Eguna eta eguneko egitarauan
ipuin-kontalariak, Dj-ak, bisita gidatuak eta Euskadiko Orkestra
Sinfonikoak zenbait pailazo eta antzezleekin eskainiko duten saioarekin
osatuko da.
2005eko edizioari irekiera emango dion Inaugurazio jaiak, hiriko
bazter guztietara gerturatuko ditu musika zein mota desberdinetako
ikuskizunak, besteak beste, Klasika bai! egitasmoa, Schola Gregoriana
Domus Aurea, Juan Mari Beltrán, Camerata Cambrensis, Mac
Jearas Band eta Karidadeko Benta taldeak izango baitira protagonistak.
Hiriko Nagusien Egoitzetan, Ochote Ozenki, Itxaso Talde Lirikoa,
Ohiana Regüela eta Haizea Muñoz sopranoak eta Zurriola
Musika Eskolako Trikitilarien ekitaldiak ere izango dira.
Bake
eta Gerra Akordeak. Egitasmo horren barne orkestrak eskainiko
dituzten kontzertuez gain (ikus. 38 eta 39. orrialdeak), beste
bi saio burutuko dira Gernika eta Sara herrietako zenbait tokitan.
Gernikako ekitaldiak abuztuaren 11n burutuko dira eta eguerdian
Santa Klara komentuan izango den lehen ekitaldian Antton Valverde
kantariak Lauaxeta gogoratuz olerki emanaldia eskainiko du,
saio bera iluntzean errepikatuko delarik. Arratsaldeko lehen
saioan Daniel Oyarzabal organu joleak Messianen, Cuesta edo
Alainen obrak joko ditu Andra Mari elizan eta onderen Txoriak
neguan, Gerrako poemak deituriko ekitaldia eskainiko dute Euskal
Herria Museoko lorategian Kirmen Uribe eta Ramón Barea
errezitatzaileak, Cristina Sánchez harpa jolea eta Silvia
Gutiérrez gitarra jolearekin batera. Andra Mari elizan
izango da hurrengo ekitaldia eta Euskal konposagileak atzo eta
gaur izenburuarekin Basilio Astúlezek zuzentzen duen
Vocalia taldea eta Jon Enbeita errezitatzailea izango dira.
Nafarroako Sara herrian abuztuaren 17rako iragarritako saioak
eguerdian hasiko dira Maite Idirin kantariak Alejandro Zabala
piano jolearekin batera emango duen kontzertuarekin. Arratsaldean
Etxekoparren musika animazioa izango da, David Guindanok zuzentzen
duen Iruñeako Ganbara Abesbatzak Aita Doinostiaren Missa
pro Defunctis eskainiko du San Martin elizan eta ondoren, Baztango
dantzariak izango dira kaleetan zehar herri-dantzak eskainiz.
Dantza Piko ekitaldia izango da herriko plazan iluntzean Patxi
eta Taldearekin eta agerraldiak bukatzeko Kukai Dantzak eta
Tanttaka Teatrok 1937. Gogoaren bidezidorretatik ikusgai jarriko
dute. |
|