Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 101. Septiembre 2005
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento.Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika



    Izar distiratsuak

     

    Laugarren edizioa beteko du irailaren 1etik 3ra bitartean Gasteizen burutuko den Azkena Rock Festival jaialdiak, non Deep Purple eta The Pogues talde beteranoak izango diren bi ekitaldi nagusietako zerrenda buruak. Beraiekin batera, beste hogei talde arituko dira Mendizabala guneko eszenatokian, tarteko, irailaren 1ean jaialdiari hasiera emango dion kontzertuan izango diren The Steepwater Band amerikarrak, The Soulbreaker Company gasteiztarrak eta Los Del Tonos kantabriarrak.
    Made in Japan bezalako disko ospetsuak egin zituen Deep Purple taldea izango da irailaren 2ko zerrenda buru. Britainia Handian 60. hamarkadan sortu eta heavy metalaren kontzeptua eragin zuen taldeak, agerian utziko du sendo dirauela oraindik. Beraiekin batera, azken hogei urteotako punk rock talderik garrantzitsuenetakoa bilakatu den Social Distortion, zeinek Sex, Love & Rock and roll diskoa aurkeztuko duten; country-rock alternatiboa jorratzen duen Wilco; indarra, kalitatea, sentimendua eta jazzaren egiturak jorratzen dituen Gov’t Mule; rock amerikar sustraidunaren kantu sakon eta sendoak egiten dituen Drive-by Truckers; hard-rocka lantzen duen Master of Reality; blues eta rock doinuetan oinarritzen dire Rosse Hill Drive; ohiko euskal rock musikatik urrundu eta talde ezagunen bertsioak tartekatzen dituen Split 77 bilbotarrak, Britainiar uharteetan azken urteetan sorturiko punk garratzaren adibiderik argiena den Towers of London eta garage-punk-rock basatia egiten duen The Dwarves izango dira oholtzan.

    Amaiera ikusgarria

    Shane MacGowank gidatzen duen The Pogues talde irlandarra izango bada irailaren 3ko talde nagusia, beste hainbat talderen agerraldi erakargarriak tartekatuko dira egitarauan. Azken eguneko kontzertuetako protagonistak, Kalifornian punk rocka egiten hasi edo hardcore melodikoa asmatu zuen Bad Religion; Lullabies to paralyze azken diskoan erakutsi duten bezala, rockaren ikuspegi zabala duen Queens of the stone age; atmosfera psikodelikoak, soinuaren potentzia eta basakeria erakusten duen Monster Magnet; post punk estiloa jorratzen duen Television; Australiako rock & rollaren egoera basatiena erakusten duen The beats of bourbon; rock, disko, new wave, garage, pop, metal eta punk estiloak nahasteko gai den Electric Six; rock & rolla eta sustrai beltzeko musika lotzen dituen Hash portugaldarrak; Amerikar undergroundaren erakusleak diren Brant Bjork & The Bros edota ohikoa ez den energia erakusten duten Juliette & The Licks igoko dira eszenatokira.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Suplemento. Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega| Agenda |
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    Aretxaga, 8 bajo - 48.003 - BILBAO - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286