|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Hizkuntzaren argia
Obra:
Argitxo eta Dir-Dir.
Egileak: Josu Camara, Iurgi Etxebarria.
Antzezleak: Mari Feli Etxeandia, Iurgi Etxebarria, Aitor
Ormaetxea.
Eszenografia: Kukubiltxo, Javi Obregón, Conchi Maoño.
Panpinen diseinua: Haritz Larrinaga.
Argiztapena: Kukubiltxo.
Musika: Huts.
Zuzendaria: Josu Camara.
Ekoizpena: Kukubiltxo Antzerki Taldea.
Tokia: Zornotza Aretoa - Amorebieta-Etxano.
Eguna: Urriak 1. Ordua: 18.00 |
Antzokietara
gerturatuko da Argitxo pertsonaia
Kukubiltxok lan egiteko modu berriak erabili ditu
Joseba
Gorostiza
Ikastoletan,
irakaskuntzan eta bereziki umeen artean aski ezaguna den Argitxo
iratxoa aukeratu du Kukubiltxo Antzerki Taldeak, urrian estreinatuko
duen antzezlan berriko protagonista nagusia izateko, eta bera izango
da ikuskizunaren kontalaria eta haria bideratuko duena. Euskal Herriko
Ikastolen Elkartearekin elkarlanean ekoiztutako Argitxo eta Dir-Dir
deituriko antzezlana, sei urtetik gora zein familia osoari zuzendutako
ikuskizuna da, non berezko argia duten objektu eta panpinek, berezko
bizia ere hartzen dute konpainiako hiru antzezle-manipulatzaileak
egindako lanari esker.
Konpainia bizkaitarrak aretoetan antzezteko sortu duen proposamen
berria, Erresuma Beltza deituriko mundu ilun batean abiatzen da,
zeinetan isiltasuna bazter guztietara hedatzen zen. Argitxo izango
da egoera horri aurre egiteko ausardia erakutsiko duen lehena eta
espazio beltzean argi tanta bat kokatuko du, berarekin batera, lehenengo
ahotsa edo lehendabiziko zerbait esateko modua zabalduz.
Iluna deituriko Isiltasunaren Erresumako agintaria konturatu orduko,
soinuak eta distirak hartuko dute iluntasunaren eta espazio beltzaren
lekua, Hizkuntzen Unibertsoa sortuz. Argitxok hasitako ekimenaren
ondorioz, Hizkuntzen Unibertsoa hedatzen joango da eta bere txinparta
laguna den Dir-Dirrekin batera, argi tanta guztietatik bat aukeratuko
dute zaintzeko; Euskaldun mundua argitzen duena, hain zuzen. Iratxoak
eta txinpartak sutsuki zaindu dute mendeetan zehar euskararen argia.
Baina Diri-Dirrek badaki hizkuntza guzti haien argiaren indarrak
bere barneko distira handitzen eta edertzen duela eta, alderantziz,
badaki ere Ilunaren erasoaren poderioz hizkuntzaren batek argia
galdu edo isiltzen bada, bere distira ere ahuldu egingo dela, gaixotu
arte.
Irizpideak aldatu
Euskera zein gainontzeko hizkuntzen inguruko kontzientzia eta konpromezua
eragiteko sortu den ikuskizun berria ekoizteko, ezohiko bideak landu
dituzte konpainiako kideek, orain arte sortutako lan guztiak gidoi
edo ipuin bat izan baitute oinarrian eta oraingo ikuskizuna aldiz,
entsegu lokalean egindako inprobisazio lanetik sortu dute. Camararen
esanetan aspaldi erabaki genuen Ekidazu, Txirrikiz edo Kukubel
bezalako lanekin jarraitutako irizpideak aldatu behar genituela
eta ildo esperimentalari eutsi behar geniola. Nahiz eta erabakia
hartuta izan, ez genekien nola eta noiz hasiko ginen horretan,
baina beharrezkoa iruditzen zitzaigun esparru berriak lantzea,
zuzendariaren esanetan.
Konpainiako kideak baikor sentitzen dira burututako iharduerarekin,
etorkizunari begira ate berria ireki dugulako, gidoia
eta ekoizpen osoa entsegu gelan egindako lanaren ondorioz sortu
baita, nahiz eta egile gisa Josu Camara eta Iurgi Etxebarria agertu,
norbaitek jarri behar zuelako testoa paperean eta biok arduratu
gara sortutakoaren bilketa lanarekin, dio zuzendariak. Ia
hamalau hilabetetan hedatu den esperientzia aberasgarri honen ondorioz
lan egiteko modu berri bat sortarazi dugu, talde-lana askoz
ere handiagoa izan da, eztabaida eta tira-birak eragin ditu eta,
neurri horretan, talde gehiago egin gaitu, Camarak
aitortzen duenez.
Baliabide anitz
Argitxo
eta Dir-Dir obra kamara beltzaren barne gauzatzen denez, teknika
honek ikuskizunean ezinbestekoa den iluntasunari probetxu
guztia ateratzeko aukera eskaintzen du. Eta obraren gai nagusia
argia denez, argiztapen berezia prestatu dute Kukubiltxokoek eta
ohizko fokuetatik aparte, espreski egokitutako eta asmatutako sistemak
erabiliko dituzte. Horregatik, agerraldirako sortu dituzten txotxongilo
eta gainontzeko objektuak kolore biziekin margotu dituzte, aipatutako
argi teknika berezien eraginez, egoera eta giro ezberdinak sortzeko
aukeraz baliatzen dira. Gainera, kutxa beltzean agertuko diren pertsonai
eta elementuek, argi propioa izango dute.
Konpainiak tinko eutsi dio orain ere propio duen beste ezaugarrietariko
bati, txotxongiloak manipulatzeko teknika ezberdinak erabiltzeari
alegia. Argitxo eta Dir-Dir honetan aldez aurretik ekoiztutako ikuskizunetan
erabilitako teknikak tartekatzen badira ere, maroten antzerakoa,
hagatxoena edo elementu mekanikoen erabilpena nabarmentzen dira
objektu eta pertsonaiak mugiarazteko.
Sarritan erabili duten beste osagai batek, haizea hain zuzen, erabilpen
berria izango du oraingoan. Haizearen erabilpena puzgarriak
eta panpinak betetzeko mugatu badugu aldez aurreko ikuskizunetan,
ekoizpen berri honetan pertsonai batzuei beste dimentsio bat emateko
erabiltzen hasi gara, grabitateari buelta emateko baliogarria dela
ikusi dugulako, Camararen esanetan.
|