Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 102. Octubre 2005
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento.XX Festival Iberoamericano de Teatro de Cádiz
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro



    Umore aniztasuna

     

    Heldu dira Pasaiako XXIV Umorezko Antzerki Jardunaldiak
    Urriko bi asteburutan burutuko dira
    Egitaraua zazpi antzezlanek osatzen dute

     

    Umorezko antzerkiaz gozatzeko aukera eskaintzen dute urriaren 14tik 23ra bitartean Pasaian burutuko diren XXIV Umorezko Antzerki Jardunaldiek eta aurtengo edizioan izango diren zazpi konpainiek aurkeztuko dituzten antzezlanen bidez, umorezko antzerkiaren aniztasunaren erakusleiho bilakatuko direlarik.
    Pasai San Pedroko Udal Aretoan, Antxoko Kultur Etxean eta Trintxerpeko Ziriza Etxean taularatuko dira Euskal Herriko zein Madrildik Pasaiako Jardunaldietara gerturatuko diren ikuskizunak, eta Zirizan hain zuzen aurkeztuko du Vaivén Producciones-ek bere azken ekoizpena, Nasdrovia Txekhov!.
    Anton Chéjov idazle ospetsua hil zela ehun urte bete diren urte berean eta Vaivén Produccioneseko buru den Ana Pimentaren ideiari jarraiki, idazle errusiarraren omenez beronen zenbait ipuinetatik abiatu da Alberto Iglesias ikuskizunaren testua idazteko.
    Fernando Bernués zuzendari dela, Nasdrovia Txekhov! ‘Audizioa’ kontakizunetik abiatzen den eta bost ipuinez osatzen den ipuina da. Historioa XIX. mende bukaerako antzoki zahar baten kokatzen da eta Chéjov bera du protagonista. Bertan idazleak egunkari batetarako idatzita izan behar zituen ipuinak bukatu gabe ditu eta arrapaladan idatzi behar horretan antzokian aurkitzen diren pertsonaien laguntzaz baliatu beharko da.

    Kafe Antzerkia

    Golden Apple Quartet donostiarrak ere izango dira aurtengo Jardunaldietan Los Golden en Serio azken ikuskizunarekin barre algarak sortarazteko asmoz. Carlos Zabalaren gidoari jarraiki eta Patxi Barco zuzendari dutela, orain arte burututako ibilbidearen isla den lan honetan laukoteak genero eta musika estilo ezberdinekin jolasten du. Golden Apple Quarteten zazpigarren lana izaki, eta aurretik ere estilo gehienak aztertuak baditu ere, opera, flamenkoa edota gargarak, zirkoa eta panpinekin uztartzen dituzte ezagun dugun umorearekin nahastuz.
    Donostiako laukotearen emanaldiarekin batera, Kafe Antzerki atalean bigarren ikuskizun bat ere izango da, Madrildik helduko den Digital Produccionesek burutuko duena alegia.

    Ironiak darrai

    Débora Izaguirre eta Rocío García-Cano Fina eta Segura dira Fina y Segura, el musical, antzezlaneko protagonista nagusiak. Emakume bi hauek oso ezberdinak dira, baina gaur, poliziaren komisaldegian topo egin dute eta hizketan zein abesten hasi ondoren horren ezberdinak ez direla konturatu ere... agian mundu ezberdinetatik datoz, egoera ezberdinak bizi dituzte baina funtsean ez al dituzte behar berberak izango?
    El Gato Negro talde madrildarrak bestalde Emmanuel Vaccaren Ildebrando Biribó o un soplo al alma ikuskizuna taularatuko du Pasai San Pedroko Udal Aretoan.
    Iñaki Rikarteren zuzendaritzapean Alberto Castrillo-Ferre aktoreak Ildebrandoren istorioa antzeztuz, 1897an Edmond Rostanden ‘Cyrano de Bergerac’ ikuskizunaren estreinaldian apuntadorea izan zena eta obraren amaieran hilda aurkitu zutena alegia, antzerkiaren munduari buruzko hausnarketa samurra hurbilduko du.

    Antzerki dokumentala

    En grilletes (La historia de Choni Parker) ikuskizuna izango da aurtengo Pasaiako Umorezko Jardunaldiei bukaera emango dien emanaldia. Sexpeare & Las Grotesquesen lan hau Choni Parkerren istorioari buruzko antzerki dokumentala da, Choni, 50 metroko garaiera duen emakumea baita. Errealitate honek ondorio ezberdinak sortarazten dizkio emakume erraldoiari eta Las Grotesqueseko kiedeak diren Alaitz Cabriada eta Elena Lombaik egoera umoretsuen bidez aurkeztuko dituzte. Sexpeareren ikuskizunaren gakoa ala ere ondorengo galderari erantzutea da; Gizartea prest al dago horren handia den emakume bat beraz barre egin gabe onartzerko? Ikuskizunak, umore garratzari bide emanez galdera erantzuten ahaleginduko da.

     

    Igandeetan piratek Jai. Haurrek ere Umore Jardunaldietaz gozatzeko aukera izango dute Markeliñek urriaren 14an Pasai San Pedroko Udal Aretoan burutuko duen ikuskizunarekin.
    Aurtengo edizioari hasiera emango dion Igandeetan piratek jai antzezlana eskolentzako emanaldia izango da soilik, eta Altxorraren Uhartearen kontakizuna hizpide duela, igandero zaharren egoitza batetara amona bisitatzera joaten den neskatxa baten gorabeherak aurkezten ditu. Neskatilak, amonaren falta handia sumatzen du eta igandea noiz helduko zain dagoela, piraten istorio bat irudikatzen du aste osoa berauekin uhartez uharte altxorra ezkutatzen dabilela jolasten ematen duelarik, haurrek egunerokotasunetik aldentzeko duten abileziaren metafora bat islatuz.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Suplemento.XX Festival Iberoamericano de Teatro de Cádiz|Agenda |
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    Aretxaga, 8 bajo - 48.003 - BILBAO - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286