|
|
usika
|
Txotxongilo musikalak
Lana: Romeo eta Julieta.
Testu egokitzapena: Albert Plans.
Euskarazko itzulpena: Unai Elorriaga.
Narratzaiea: Matxalen de Pedro.
Zuzendari artistikoa: Santi Arnal (Per Poc txotxongilo taldea), Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendari musikala: Pablo González.
Data: Martxoaren 1/2/3/.
Tokia: Arriaga Antzokia-Bilbao/Kursaal Auditorioa-Donostia/Printzipal Antzokia-Gasteiz.
Ordua: 20.00.
Ekoizpena: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Per Poc txotxongilo taldea |
Per Poc taldearekin bat ‘Romeo eta Julieta’ren bertsioa eszenan
Neurri handiko txotxongiloak Prokofieven doinuari jarraiki
Ekintza kultural ugari aurreikusi ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2007ra begira bere 25 urteurrena ospatzeko xedez ohiko jarduera musikalekin batera. Gazteei bideratutako ekimenak dira hauetako asko, hain zuzen, kataluniako Per Poc Txotxongilo Talde bat eginez, Pablo Gonzálezen zuzendaritzapean, Iruñean otsailaren 28an hasita, Bilbao, Donostia eta Gasteizen Romeo eta Julieta obraren bertsio bitxia taularatuko du martxoko aurreneko astean.
Disziplina artistiko ezberdinak bat egiten dute proposamen berezi honetan. Matxalen de Pedro aktore bilbotarrak, narratzailearen azalean, ikusentzuleak maitasun tragiko ezagunenetakoa den istorioaren barne bideratuko ditu, Per Poc konpainiak burututako tamaina erraldoiko txotxongiloek, orkestrak interpretatuko duen Prokofieven musikaren harira, eszena ezberdinak eskainiko dituztelarik.
Ikuskizun bisuala
Per Poc taldeak bere ibilbide luzean orkestra sinfoniko ezberdinekin lan egin du, “Pedro y el lobo” edota “El cascanueces” bezalako obrak burutuz. Oraingoan poetikotasun nabariko eta bisualki erakargarria den ikuskizuna egitea izan dute helburu, eta ondorioz, txotxongiloak ehundura eta kolore ezberdineko oihalekin landu dituzte, marote eta bunraku teknikak landuz, mugimendu leun eta arinak lortu nahiean. Proiektuan, Narratiba Sari Nazioanala jasotako Unai Elorriagak ere parte hartu du, oinarrian Albert Plansek eginiko egokitzapen dramatikoa euskaratuz.
25. urteurrena dela eta. Oro har musika tartean izanik, ekimen ugari burutuko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2007 urtean zehar, guztion urteurrena bilakatzeko helburuarekin. Esaterako, Tempo di martxa”, Euskal Herri osotik arituko den Musika-gela ibiltari, edota Sergei Prokofieven “Peru eta Otsoa” eta Camille Saint-Saënsen “Animalien Inauteria” narrazio musikalak jasotzen dituen CD-liburu bat argitaratzea erabaki dute gaztetxoenei begira, Fernando Argentak aurkeztu eta José Oconek zuzenduko duen ‘El conciertazo’ren emanaldiaz gain. Horretaz gain, Euskal Herriko hiriburu zen herrixka ezberdinetan burutuko ditu kontzertuak, baita Hegoamerikatik zehar bira berezia eta Francisco Escuderoren “Gernika” opera interpretatuko du lehenbiziko aldiz. |
|