Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 121. mayo 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento Libro Blanco de las Ferias
  • Suplemento Festival de Salamanca
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

     

    Ekoizpenak loretan

     

    17 antzezlan ikusgai Hendaiako Antzerkiaren Maiatzean
    Antzerkia, dantza, zirkoa eta musika nagusituko dira
    Saioak Kanetan, auzoetan eta Les Variétésen izango dira

     

    Hendaiako Les Variétés aretoan, Kaneta kaian eta hainbat auzotan burutuko da maiatzaren 24tik 27ra bitartean herriko Udalak, Théâtre des Chimeres konpainiak eta Kultur Elkarteak elkarlanean antolatutako ‘Antzerkiaren Maiatza’ren 23. edizioa, egitarauan tartekatutako 17 antzezlanez gain, beste hainbat ekitaldi iragartzen direlarik.
    Jaialdiaren lehen hiru egunetan Barolo Solo konpainiak ikusgai jarriko duen Le Chariot lanarekin hasiko dira agerraldiak. Orgatxoa tiraka dakarren bizikleta gainean agertzen da Mathieu Levavasseur antzezlea, biolontxeloa erabiliz malabarismoak egiteko, konketa musika egiteko eta oihal puska batetik ateratako zenbait altxorrekin burutzen du bere ikuskizun minimalista.

    Atzerriratzera behartuak

    16 perkusio jole, akordeoilari bat eta 9 gaitari biltzen dituen Barrunka taldeak eskainitako saioa eta inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Dos â Deux taldeak Saudade-Terres d’eau lana eskainiko du Les Variétés aretoan. Ikuskizun honetan atzerriratzera behartutako arrantzale familia baten istorioa islatzen da, itsasoa beraien etxetik urrundu baita. Egur eta trapu puskak erabilita, agerraldiko antzezle-dantzariek bidai poetiko eta zirraragarria egitera gonbidatzen dute ikuslegoa.
    Théâtre des Chimeres konpainiak eskainiko duen Singes II lanarekin amaituko dira lehen eguneko ekitaldiak. Jean-Marie Broucartek zuzentzen duen ikuskizuna giza espezietik gertu diren tximino handien mundua ikertzen du, txinpantzeen unibertsoa eta Shakespeareren mundua parekatuz, basakeria eta menpekotasun senak amodio eta traszendentzia nahiak aurrez aurre jarriz.
    Aipaturiko Le Chairot antzezlanaz gain, beste hiru ikuskizun iragartzen dira 25erako. Marin ospitaleko egoiliarrek Grand Manipule konpainiaren Petit formes izango dute ikusgai, agerraldiko protagonistak bere kutxa irekitzen duenean istorio erakargarriak ateratzen dituelarik. Laurence Pollet-Villard minbiziaren inguruan mintzatuko da Mediatekan La chose irakurketa dramatizatuan eta eguneko azken ekitaldia Belgikako Petite Âme konpainiak eskainiko du La trilogie de Belgrade lanarekin. Serbiako errepublikatik alde egin zuten errefuxiatuk abiapuntu hartuta mundua eta gizatasunaren inguruko gogoeta proposatzen du Bruselako taldeak, egoera horrek dakarren erro mozketak eta zabarkeriaz gain, ihesaldiak pizten dituen egoera barregarri eta itxuragabeak islatuz.

    Asteburu oparoa

    Asteburua heltzearekin ugarituko dira iragarritako agerraldiak, 26an eta 27an antzeztuko baitira aurtengo saio gehienak. Aipaturiko Petit Formes, Le Chairot eta Singes II lanez gain beste zazpi lan antzeztuko dira egun osoan, lehena dantza eta arte martzialak ipuin koreografiko batean uztartzen dituen Tango Sumoren Moyen Plume delarik. Konpainia honek beste lan bat ere antzeztuko du egun berean, Deuxième round izenekoa hain zuzen, eszenatokia ring bat bilakatu eta bertan agertzen diren lau antzezle-dantzariak elkarri helduta jolasten eta dantzatzen direlarik.
    Tof Théâtre konpainiak Bistouri txotxongilo antzezlana aurkeztuko du, ekitaldiko protagonistak diren Leon eta Willy kirurgialari trebeak pertsonai ospetsu bati ebaketa egiteko prest daudela. Abesti komikoak eskaintzen dituzte Les Souricieuses taldea osatzen duten hiru emakumeek, Au pays des rondeurs obran errepertorioan tartekatutako hitzek maltzurkeriaz beteriko mundu poetikoa islatzen dutelarik.
    Tout s’emboîte ikuskizuna Grand Manipule konpainiak aurkeztuko duen bigarren ekoizpena da eta bertan azaltzen diren txotxongilo, objektu eta pertsonaiek zentzugabe, ezusteko eta barregarriak diren bost istorio islatzen dituzte.

    Klown eta zirkoa

    L’Élégance eta la beauté ikuskizun klowneskoan Jackie Star antzezlea, armadako hegazkinetan azafata lanetan ibilitako emakumea, hitzaldiak ematen ditu gaur egun eta oraingoan edertasunaz eta dotoreziaz mintzatzera dator.
    Bash Street Company taldearen Cliffhanger lanak osatuko du larunbateko egitaraua. Zirkoa eta antzerkia uztartzen dituen ekoizpen honek egiazko filma mutua islatzen du pianoaren laguntzarekin Buster Keaton ospetsua egin zen garaian murgilduz.
    Kaneta kaian izango dira azken eguneko saio gehienak ere, gune honetan iragartzen diren ekitaldiak Mutxikoak taldearen dantza eta animazioarekin hasiko dira 11.30tan. Bi ordu geroago Théâtre des Chimeres konpainiak Charlie et la chocolaterie, Recreation eta Rhinoceros lanak eskainiko ditu Les Variétés aretoan; lehena haurren tailerrean sortutakoa da, bigarrena gaztetxoz osatutakoa eta hirugarrena helduek egindakoa.
    Marie-Anne Michel akrobatak La sieste verticale lana aurkeztuko du zutabe batetik. Sei metroko altueran kokatuta Michelek hutsarekin dantzatzen du intentsitate eta arintasuna nahastuz. Saio hori errepikatu aurretik haurrentzat bereziki prestatutako animazio ekitaldia eskainiko du La Machine a bonbons taldeak eta A quoi tu penches? lana antzeztuko du Méli-Mélo konpainiak kulunka baten laguntzarekin. Eszenatokian azaltzen diren bost akrobata eroek eserleku, gurpila edota eskailera bihurtzen dute kulunka, ikuslego heldua haurtzaro garaira bueltatuz.
    Aurtengo saioei amaiera emateko hamabi musikari-dantzariz osatutako La Belle Image taldearen Diabladas corps soufflant, izango da eskainitako doinu latinoekin inguruko guztiak dantzan jarriz.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento Libro Blanco de las Ferias| Suplemento Festival de Salamanca | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286