Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 121. mayo 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento Libro Blanco de las Ferias
  • Suplemento Festival de Salamanca
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

     

    Etorkizunari aukera

    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin Euskal Erkidego Autonomoko Antzoki Sareak Hemen Gaude! antzerki eskolen hirugarren zirkuitoa antolatu du. Ekimen honen helburua, eskoletan sortzen ari diren antzezle gazteei beraien lanak taularatzeko aukera ematea da, ikuslego zabalago batekin hartu-emana ahalbidetzeaz gain Antzoki publikoetan aurkezteko aukera eskainiz.
    Zirkuito gisa planteatutako ekimen honetan bost eskoletako antzezlanak izango dira ikusgai hiru herrialdetako zortzi antzokitan, Getxo, Arrigorriaga, Galdakao, Barakaldo, Agurain, Donostia eta Eibarren maiatza eta ekaina bitartean, lehen emankizuna apirilaren 1an izan bazen ere. Getxoko Antzerki Eskolaren Divinas Palabras izan zen bada ekimen honi hasiera eman zion ikuskizuna. Arantxa Iurreren zuzendaritzapean eskolako azken kurtsoko ikasleek Valle Inclan handiaren obra ezagunaren giro esperpentikoa ezagutu eta taularatuko dutelarik.
    Carlo Goldoniren La Posadera lanaren bertsioa prestatu du Algis Arlaukasek Bilboko Artebi eskolako ikasleekin. Amodioa da Arlaukasek berak zuzentzen duen ikuskizunaren ardatza eta bertsioaren berezitasun gisa idazlea bera, hau da Goldoni, berak idatzitako obraren beste pertsonai bat bilakatuta agertzen dela da.
    BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegiko proposamena, berriz, Fer Montoyak idatzi eta zuzendu duen Objetivo Macbeth antzezlana da eta Shakespeareren obra ezaguna prestatzen ari den konpainia batetako aktoreen harremanetan murgiltzen du ikuslea.
    Alfonso Zurroren Máscara Canalla da aurtengo ikasturterako Gasteizko TAE-ko ikasleak aukeratu duten antzezlana eta aintzinako komikoen gisara aurkezten dira Oscar Alvarez Calleren irakaslearen zuzendaritzapean. Donostiako Arte Eszenikoen Tailerraren proposamena, berriz, beraiek espreski sortutako obra bat da, Izenbururik gabe (segurtasun arrazoiengatik).

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento Libro Blanco de las Ferias| Suplemento Festival de Salamanca | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286