Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 121. mayo 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento Libro Blanco de las Ferias
  • Suplemento Festival de Salamanca
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

     

    Izerdian dago gakoa

    Ernesto Caballeroren ‘Erreleboa’ ikuskizunean elkarrekin aritu ondoren, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga berriz ere elkarlanean ikusteko parada izango da Legazpiko Latxartegi Aretoan maiatzaren 18an Txalo Produkzioaken eskutik, Bota patsa!!!, antzezlanean
    Umorea osagai nagusi duen ikuskizun honen egile dira Galartza eta Usabiaga eta belarra mozten zebilen baserritar bati entzundako “bota patsa” hitzak hartu dituzte izenburu, esfortzua beharrezkoa dela azaltzen duen komedia honi izena emateko, bizitza honetan patsa botatzea beharrezkoa baita saririk lortzea nahi bada bai lanean, ligatzeko... edozertarako.
    Gillermo eta Balentin dira Bota patsa!!! ikuskizuneko protagonistak; herriko gimnasioan egin dute topo eta nahiz eta jatorri eta bizimodu ezberdina duten bata denbora-pasa doa gimnasiora, tabakoa eta alkohola utzi ondoren eta kirolak lagunduko diola uste baitu; bestea, berriz, lan bila dabil... dena den biak dute helburu bera, sasoian egotea.
    Apurka apurka solasean hasiko dira eta gimnasioan inor ez dagoela ohartuta solasalditxo bati hasiera emango diote. Bizitzari buruz hitz egingo dute, edozer lortzeko behar den esfortzuari buruz, betiere, modu dibertigarrian komedia arin eta atsegin bat eskainiz.

     

    Magiaz blai

    Magia zaletuek aukera paregabea izango dute hilabete honetan arte honetaz gozatzeko Barakaldoko Magia II. Jardunaldietan eta Elgetako III. Magia Mostran.
    Maiatzako lehenengo asteburuan izango da Elgetako zita, kartomagia modernoan maisu den Roberto Giobbi suitzarraren saioarekin abiatuko delarik. Larunbaterako, berriz, Gala bat antolatu dute Espaloia Kafe Antzokikoek Murphy, Raul Alegria, Nacho Diago, Luis Manuel eta Yunke magoekin; igandean berriz Arabako ilusionismo elkartearen eskutik kalean zehar ibiliko dira zenbait mago.
    Barakaldo Antzokian izango dira berriz magia jardunaldien bigarren edizio honetako ikuskizun guztiak. Maiatzaren 2 eta 3rako Gertuko magia deritzon saioak antolatu dituzte Antzokiko areto txikian. Modalitate honen ezaugarri nagusia, magoaren eta ikuslegoaren distantzia eza da eta tamaina txikiko objektuekin, txanponak, kartak, etab. burutzen dituzte magia saioak. Aurten mota honetako hiru magoren lana ikusteko aukera izango da Imanol, Pablo Segóbriga eta Lennart Green. Eszenako magiari dagokionez, maiatzaren 4 eta 5ean izango da Barakaldo Antzokian Marc Metral, Lennart Green, Jammes Garibo, Julius Frack eta Juliana Chemen eskutik.

     

    Enredo tras enredo

    Enrique San Francisco, Beatriz Santana, Cristina Solá, Raúl Cimas, Mario Martín y María José Hoyos son los actores protagonistas de la adaptación teatral de la conocida película de Woody Allen, Misterioso asesinato en Manhattan con la que se podrá disfrutar los días 15, 16 y 17 de mayo en el Teatro Principal de Vitoria-Gasteiz.
    Dirigida por Francisco Vidal este espectáculo, a medio camino entre la comedia y el thriller, narra de manera divertida y amena la investigación que llevarán a cabo dos hombres y dos mujeres tras la muerte de una vecina. El particular humor que caracteriza a Allen, intrincado en todos los diálogos y acciones de esta versión teatral proporciona una fluidez a la historia que arranca con la muerte, aparentemente a causa de un infarto, de la vecina de Carol, una aburrida ama de casa que sospecha que es el marido de la difunta el responsable de la muerte de esta. A partir de aquí dos vecinos más del edificio y el marido de la propia Carol se ven envueltos en una investigación que conllevará a un divertido enredo.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento Libro Blanco de las Ferias| Suplemento Festival de Salamanca | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286