|
|
ntzerkia |
te tro |
Tabernan giro
Maiatzaren 9an hasi eta hilaren 27a bitartean Donostiako zenbait tabernatan ikuskizun andana ezagutzeko parada izango da Poltsiko Antzerki Jaialdiaren baitan.
Hamaika dira orotara aurtengo edizioan parte hartuko duten proposamenak antzerkiaz gain, musika, magia edo bertsoa ere darabilten ikuskizunak tartekatuz, honen adierazgarri Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek Josu Zabala musikariarekin batera sortutako Gu ta gutarrak. Kantuak, musika eta doinu tradizionalak ipuin eta istorioekin uztartzen dira egungo tabuak aztertu eta beraietaz barre egiteko Mikel Markez eta Pako Aristik sortu duten Tabuak Saltsa Berdean ikuskizunean eta musika ere du lagun Pepin Trek nahiz eta Staffen artistaren berbajarioa den protagonista nagusia.
El inkreible kinteto afoniaren musika tresnak, berriz, bost aktoreen ahotsak dira. Tangoa, Rock & rolla, jazza, edo heavy metal estiloak sortzeko gaitasuna dute Bartzelonako mutil hauek betiere letra satiriko eta umoretsuak interpretatuz.
Kontzertu bat eman nahi duen Larri, Gotzon Larrinaga, da Bob, nor da Bob? lanaren protagonista Mike, Mikel Urrazarekin batera. Baina oraingoan gitarra joleak ezin izango du bere nahia bete bere koadrilako lagun ezberdinak ligatzeko dituzten arazoak azaltzeko asmoz agertzen joango baitira.
Eszena musikatuek osatzen dute baita ere Yogurinha Borovaren Teatro de bolsillos vacios. Mimoa, bat-batekotasuna eta musika gaurko gaiei buruz aritzeko eta, nola ez, poltsikoak hutsik izateran betetzeko zer edo zer egin behar eta oholtza gainean agertuko dira besterik ez bada, ikuslegoa dibertitzeko asmoz.
Cadizetik zuzenean helduko dira Donostiara bertako ihauterietan ezagunak diren “Chirigota”k abiapuntu dituzten Chirigoticas taldea osatzen duten lau emakumeak. Egungo gizartearen kritika ere du helburu Desgarro Teatralen La Calaña del tío Tom ikuskizunak; trufa, ironia eta hitz-jokuak antzezlana osatzen duten sketchen osagai nagusiak direlarik.
Bakarko antzerki lanei dagokienez, Jaime Ocañaren Emboscado eta Manu Badenesen Manolopausia izango dira. Lehenak El Bosco margolariak infernuko atean dagoela dituen burutazioak ditu abiapuntu; bigarrenak, berriz, “Saturday night” itxurako komiko bat du protagonista. Magia ikuskizun bat ere izango da aurtengo jaialdiaren egitarauan Mago Miguek magia saio barregarri eta dibertigarria eskainiko baitu, Magomiscelánea.
Ideas y penasamiento
La compañía Traspasos Kultur llega a los Teatros Principal de Donostia y Serantes de Santurtzi para poner en escena el final de la vida de Nietzsche con Demasiado humano, obra de Jaime Romo que fue galardonada con el Premio de Teatro Lope de Vega 2005 y que la compañía alavesa ha subido a los escenarios bajo la dirección de Mikel Gómez de Segura.
Con el objeto de acercar el pensamiento de Friedrich Nietzsche, esta obra huye de ser una representación filosófica dando lugar a diálogos, opiniones, situaciones personales y ensoñaciones del propio autor que narran la esencia de su filosofía.
A partir de esta premisa, la obra presenta a un Nietzsche, Alfonso Torregrosa, enfermo, en los albores de la muerte y repasa su vida personal y creativa, haciendo hincapié en la fragilidad del pensamiento y en la capacidad para manipular su obra. Cabe destacar a su vez que la música de este espectáculo incluye algunas composiciones del propio Nietzsche, una faceta poco conocida del este universal pensador.
|