|
|
ntzerkia |
te tro |
Txotxongiloak nonahi
Maiatzaren 19tik 26ra bitartean Barañainen ospatuko den Titere eta Txotxongilo Jaialdiaren edizio berriak egitarau zabal eta oparoa proposatzen du eta aurreko urteetan bezala, herriko kale eta plazak izango dira, eguraldia lagun bada, eszenatoki nagusiak nahiz eta areto ikuskizunak ere aurreikusten diren. Orotara hamalau konpainiaren lanak ezagutzeko aukera izango da, besteak beste, India edo Txinatik heldutako ikuskizunak Belgika, Frantzia, Catalunya edo Euskal Herriko taldeen lanekin tartekatuko direlarik. Antzezlanez gain, txotxongilo tailerrak, erakusketak eta kafe-tertuliak antolatu dira baita bertako eskoletako ikasleentzako espreski adostutako emanaldiak ere.
Hamahirugarren edizioa betetzen du aurten Barañaingo Titere eta Txotxongilo Jaialdiak, zenbaki txarra batzuentzat baina ez antolatzaileentzat ilusioz aurkezten baitute, herri nafarra antzerki teknika honetan diharduten talde hoberenen antzezte gune bihurtu nahi duen edizio berri hau.
Hamalau taldek osatzen dute Udaleko Kultura Sailak kalea eta atzerritik heldutako konpainiak protagonista izango dituen egitaraua. Horren adierazgarri, jaialdiari hasiera emango dion konpainia, Indiako Aakaar Puppet Theatre. Hitzik gabeko Amar singh rathod ikuskizunak Indiako ongi etorri jaia du abiapuntu eta harizko txotxongilo eta hiru musikari protagonista direla festa kutsua duen proposamena taularatuko dute.
Urrutiko panpinak
Milaka urte dituen txotxongilo antzerki konplexua ezagutaraziko du bestalde Txinako Hong-Kong hirian sortutako Hong-Kong Puppet and Shadow Art Center konpainiak, harizko teknika erabiliz lau performancez osatutako ikuskizun berezi baten bidez. Urrutitik heldutako beste proposamen bat, Cucaramácara taldearen Aventuras y desventuras de Perico de los Palotes da, Costa Ricako taldeak, gaztetatik kaiolan preso dagoen txori zahar eta jakintsu baten burutazio eta jakituria azaltzen du Pericok bizitako abenturen bidez, ondo pasatzeko aukera eskainiz.
Animalia bat da ere Ghislaine Haté talde frantziarraren Oh grand loup! ikuskizuneko protagonista nagusia baina, kasu honetan, ekintza interaktiboen bitartez bi metroko altuera duen Otso Handi pertsonaiaren gora-beherak aurkeztuko dira.
Festa giroa helaraziko dute berriz Belgikako Compagnie des Fils et des Mains eta Txekiar Errepublikako Karromatok. Lehenak musika eta parte-hartzea oinarri dituen Discomaría ikuskizuna proposatzen duen bitartean, txekiarrak Mediterraneoko kulturan oinarritu dira El alegre barril izeneko lana burutzeko. Ardoa da ikuskizuneko gai nagusia, istorioa kupel batean gertatzen diren eszena komikoez osatzen delarik.
Gertutik heldutako proposamenak ezagutzeko parada ere izango da Barañaingo kaleetan zehar Kataluniako Pa Sucat taldeak txotxongilo eta aktore lana tartekatzen dituen umore handiko Maravillas de Oriente ikuskizuna aurkeztuko baitu; Panta Rhei talde gasteiztarrak, berriz, adarra jotzea gustatzen zaion Txitxilipurdi erregearen abentura dibertigarriekin helduko da Barañaingo Udaletxeko Plazara.
Aretoetan ere
Kaleko ikuskinez gain, Barañaingo Auditorioan eta Udaletxeko Aretoan zeinbait ikuskizun interesgarri ezagutzeko parada izango da.
Richard Bradshaw australiarrak itzalen teknika erabiliz eta 160 txotxongiloz baliatuz, tolerantziaren gaiari helduko dio, betiere umorea lagun duela. La tirita de Teatro eta Teatro Nuk, aldiz, ipuin klasikoak dituzte aldiz abiapuntu. Lehenak, Caperu... ¿cómo? taularatuko badu, bigarrenak La Cenicienta: tal vez sí, tal vez no antzezlana aurkeztuko du eta kasu bietan, ipuin ezagun hauen bertsio bereziak eskainiko dira. Teia Moneren Recetario eta Teatro de la Plaza konpainia brasildarraren Revolución en la cocinak ere amankomunean dituzte hainbat ezaugarri. Teia sukaldariak, errezeta bereziak prestatuko ditu txotxongiloak lagun dituela eta brasildarren lanak, berriz, ‘txef’ frantses zorrotz baten sukaldean dauden lanabes eta objektu guztiak bilakatuko dira protagonista. Bukaera, musika nagusi den Gus Marionetas talde nafarraren La inauguración ikuskizunarekin helduko da.
Eta gainera...
Aipatutako ikuskizunez gain aurtengo edizioak hainbat ekimen antolatu ditu. Batetik, Indonesiako Java uharteko Gamelan orkestrako instrumentu eta txotxongiloen erakusketa bat izango da ikusgai Kultur Etxean eta herriko hainbat dendetan txotxongilo erakusketak izango dira. Bestetik, txotxongiloak egiten ikasteko bi tailer ere aurreikusten dira Activitarte eta Teia Moneren eskutik eta Barañain Auditorioko anbiguan, bi kafe tertulia burutuko dira. Bukatzeko, Barañaingo haur zein gazteei zuzendutako bi lehiaketa ere antolatu ditu Udaletxeko Kultur Arloak, ‘Nire txotxongiloa egiten dut’, non gaztetxoek beraiek egindako txotxongiloak aurkezteko aukera izango duten, eta ‘Txotxongilo istorioa’ partehartzaileek istorio bat idatzi beharko dutelarik.
Programa especial. El Festival ha preparado una serie de representaciones dirigidas únicamente para alumnos de Educación Infantil y Primaria de los centros escolares de Barañain por lo que los escolares van a tener la oportunidad de conocer las obras Rosi erosi de Behi bi´s o Itxo...txoin! de Gar Produkzioak, ambas en euskera, además de la maravillosa casa en forma de El Gran Traje de La Sal Teatro y las diversas historias de una serie de singulares zapatos, contadas por un zapatero en Historias de media suela de Fernan Cardama. Teia Moner, por su parte, pondrá en escena además de Recetario, Minimal Magic un espectáculo en el que las manos de la artista dan vida a pequeños personajes llenos de magia. Por último y llegada desde la República Checa, Nori Sawa mostrará Cuentos de hadas. |
|