Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 123. julio 2007
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento de Viladecans
  • Suplemento de Agüimes
  • Suplemento Extremadura
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

     

    Gertu-gertuko saioak

     

    9 obra ikusgai Zarauzko XIV. Kalerki topaketan
    Saioak Alprojak ekoiztutako ‘Aurki’ lanarekin hasiko dira
    Jaiak direla-eta kale-antzerkia nonahi dastatzeko aukera

     

    Zarautzeko Kale Nagusia, Malekoia eta Foruen, Musika eta Lege Zaharren plazak izango dira XIV. Kalerki-Kale Antzerki Topaketaren eszenatoki nagusiak, gure horietan burutuko baitira uztailaren 5etik 7ra bitartean iragarritako bederatzi agerraldiak. Ohikoa denez, Alproja talde zarauztarrak emango die hasiera ekitaldiei eta arratsaldeko zazpietan hasita Aurki ikuskizun berria eskainiko dute Musika Plazan hasi eta Foruen Plazan amaituz. Bi zatitan banatutako proposamena sortzaileak bere barrenera pertsonaien bila egindako prozesuarekin abiatzen da. Bilaketa horretan aurkitzen dituen mugak gainditzeko asmoz sortzen zaizkion galderak aireratzen die ibilbidean aurkitzen dituen ikusleei. Bigarren zatia gune finkoan gauzatzen da bertan burutuko baita espazio bilaketa. Ekitaldian izango diren hamar antzezleek beste hainbeste aulki eta ispiluren laguntza izango dute aipaturiko espazio horretan pertsonaien transformazioa ahalbidetuz.
    Lehen eguneko agerraldiak Kataluniako Los Gingers eta Valeria Guglietti argentinarraren saioekin osatuko dira. Lehenengoen Perlas y plumas lanak, ‘varietés’ giroko ikuskizunak dakartza gogora etengabeko musika, dantza eta pertsonaien xarma eta glamourra islatzen baita. Malabareak, barra finkoa, oreka, baskula eta akrobaziak nagusitzen dira agerraldian umorea lagun, eta ikusleen partaidetzaz ere baliatzen dira.
    Gugliettiren ikuskizunak, bestalde, itzal txinatarraren teknika hartzen du abiapuntu, naiz eta zine mutuaz, txotxongiloez, komikiez eta musikaz baliatzen denistorioak sortu eta ikuslegoa liluratzeko.
    Beste hiru ikuskizun iragartzen dira Kalerkiren bigarren jardunaldirako, saioak Verónica Gonzálezen Teatrino dei piedi lanarekin abiatuko direlarik. Veronicak bere bi oinekin pertsonaia bitxiak sortu eta istorio magikoak kontatzen ditu, poesia eta absurdoa modu magikoan bat eginez. Txotxongiloek fantasiaz, erritmoz eta kolorez betetako eszenak eskaintzen dituzte, musika eta umorearen laguntzarekin.

    Animaliak eta mitologia

    Trapu Zaharrak Lekeition ere antzeztuko du Visa vis (ikus 22, 23 orrialdeak) eta topaketen bigarren jardunaldiko agerraldiak borobiltzeko Gaztela eta Leongo Alkimia 130 konpainiak Leioako Umore Azokan saritutako Alma candela... calor humano ikuskizuna antzeztuko du.
    Musical Sportek emango die hasiera Kalerkiren hirugarren eguneko saioei kalez kale dabilen Urban safari lan koloretsu eta dibertigarriarekin. Ikuskizun honetako protagonistak puzgarri erraldoiak diren kanguru borrokalaria eta bere kumea, ostruka handia, gorila eta bere kumeaz doan elefantea eta bi argazkilarik inguruko ikuslegoa harritzeko asmoa dute beraiek egindako barrabaskeriekin.
    Hurrengo ekitaldia Bilbon ere izango den Abigail Colinsek sortutako Una femme exposée (ikus 20 eta 21 orrialdeak) lana izango da eta aurtengo egitaraua osatzeko Mephistomania ikuskizun exotikoa antzeztuko du Estatu frantziarretik gerturatutako Friches konpainiak. Alegiazko odisea honetako protagonistak herrian barrena apaingarriz betetako jantziekin dabiltzan pertsonai ikusgarriak dira eta beraiek sortzen dituzten suaren txinpart-hotsek barealdia hautsiko dute. Faustok garrasi eta erregutu egiten duen bitartean Mephisto azalduko da bera tentatzera eta zirikatzera, tartean Derbitxearen dantzak ingurua hustuaraziko duelarik.

    Kaleko jai-giroan

    Iruñako San Fermin jaietako egitarauan ezaguna den ‘Paseoan’ egitasmoan zazpi kale-antzezlan tartekatuko dira uztailaren 6tik 13ra bitartean, guztiak Carlos III. kalean izango direlarik gaueko bederatzietan hasita. Lagarto lagarto konpainiak prestatutako Bici-Clowns txirrindulari ‘lasterketa’ bereziarekin hasiko dira ekitaldiak eta Sarruga Teatrok bigarren saioan antzeztuko duen Dracs lanak, hiriaz jabetzeko herensuge talde baten ahalegina islatzen du. Scura Splats taldeak berriz RR1 Animàticen txatar-biltzaile eta robot talde baten artean sortzen den harremana aurkeztuko du. La Industrial Teatrerak Ooole! deituriko ikuskizuna eskainiko du 10ean, bertan zezenketen ikuspegi komikoena eskaintzen dutela eta hurrengo egunean Aragoiko Coscorrón taldeak Animaloides lan ibiltari eta dibertigarria eskainiko du. ‘Paseoan’ egitasmoko azken bi ikuskizunak Fadunito taldeak eskainiko ditu. El pequeño circon ‘The Piojos Show’ren emanaldia eskainiko du eta San Fermin jaien azken egunean ama-seme erraldoien ibilaldia den La gran familiaren txanda izango da.
    Aipaturiko azken ikuskizun hau Ermuko Santiago jaietan ere antzeztuko da, 25ean, eta hurrengo egunean El negro y el flacok eskainiko duten Giramondo lanak triziklo berezietan agerraldia eskaintzera datozen bi komediante italiarren nondik norakoak islatzen ditu.

     

    Regreso del premiado. La compañía Alkimia 130, que fue galardonada con el Premio al Mejor Espectáculo del resto del Mundo en la Umore Azoka de Leioa por su trabajo Alma candela... calor humano, regresa a Euskal Herria para estar presente tanto en los encuentros de Teatro de Calle de Zarautz-Kalerki como en las fiestas del Carmen de Amorebieta-Etxano. Esta propuesta introduce al espectador en un ritual contemporáneo donde se desarrolla la solemnidad y la ceremonia en todo lo cotidiano, se basa en la puesta en escena en personajes extraños, en el juego del fuego y el agua, en coreografías grupales, música en directo y un juego dinámico en el que el mobiliario urbano se integra en la obra y el equipo actoral se confunde con el público.
    Mediante esta producción de la compañía palentina que también fue reconocido como Mejor Espectáculo en el 12º Encuentro Internacional de Artistas Callejeros (ARCA) de Aguilar de Campoo, la compañía plantea “volver a la búsqueda del ritual desde nuestras mentes y corazones del siglo XXI”, además de regresar “al rito ancestral, al encendido popular de la hoguera, un momento colectivo de purificación”. De hecho, sus creaciones se caracterizan por la labor de investigación en espacios alternativos y por el compromiso social a partir de un ideológico y casual encuentro de artistas del teatro, la música y la plástica, como han demostrado en sus anteriores espectáculos A la ese-o, Arde, Raíces o Nómadas.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento de Viladecans | Suplemento de Agüimes | Suplemento Extremadura | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286