|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Bizitzari aurrea eman
Obra: Munstroak akatuz.
Egileak: Nuria M. Cres, Nagore Navarro. Euskarazko bertsioa: Patxo Telleria. Antzezleak: Mikel Ibáñez, Nuria M. Cres, Leire Ucha.
Jantziak eta txotxongiloak: Sole Carril, Mertxe Gil.
Zuzendaritza: Nagore Navarro.
Ekoizpena: Teatro Mutante.
Lekua: San Agustin K. G. (Durango). Eguna: Irailak 23. |
Mutantek ‘Munstroak akatu’ ikuskizuna estreinatuko du
Bullinga mintzagai duela ere, fartsa eta jolas kutsua dario
Zazpi urtetik gorakoentzat prestatutako antzezlana da
Borja Relaño
Hiri basatia’ ikuskizunaren ondoren, Teatro Mutante konpainia bilbotarra haurrei zuzendutako egitasmo berriaren estreinaldiarekin datorkigu orain, Munstroak akatu (Matando monstruos, gaztelerazko bertsioan) Nagore Navarroren gidaritzapean eta honek, Nuria M. Cres-ekin batera idatzitako testua oinarri hartuta duena. Bertan Ane gaztetxoaren bizipenen berri izango du ikusleak. Ane ogitartekoa kentzen diotenean ernegatu egiten da eta ez du batere gustuko ikastolako kideak bere buruaz barre egiten dutenean edota trufatzen direnean. Guztiei aurre egitea nahiko luke, baina ezin, erraietan txiki sentiarazten duen munstro erraldoia baitu, beldurra. Bitzaren borrokan murgilduta dagoela, ikastolara heltzerakoan bere lekua hartu beharko du protagonistak talde-buruekin edota hauek euren menera ekartzen dituzten horien artean izateko. Eta nahiz eta bera ahula ez den, ingurukoek horrela ikusten dute.
Bazterketa hizpide
Gaur egun aho guztietan dagoen bulling delakoa abiapuntu hartuta, bizitzaren borrokari buruz hitz egitea izan da Teatro Mutanteren asmoa, azken finean, haurtzaroan ez ezik munduan gauden aro guztietan agertzen den arazoa baita. “Izan ere, bederatzi urte inguru dituen protagonista aukeratu dugu garai horretan gauzak aldatuz doazelako. Ordurarte etxean eta familiartean batez ere hazitako umearen inguru soziala beste leku batzuetara zabaltzen da. Garai horretan, lagunak zelan egin, pertsonalitatea nola garatu eta elkarbizitzarako gaitasuna bezalako arazoak agertzen dira”, dio zuzendariak. Jazarpen hutsa baino bazterketa hizpide duen lanak, azken finean, pertsonai honek biziko duen bilakaera erakutsiko du, bere ‘munstroa’ baino handiago bilakatzen ikasi arterainoko prozesua. “Indarkeriarik erabili gabe, jakina, egoera horrekin amaitzeko Anek bere esku dituen gaitasun guztietaz baliatzen ikasi beharko du, adimena dela, umorea dela... Ondorioz, bere pertsonalitatea gizartearen baitan garatzen ikasiko du”, aurreratzen d u Navarrok.
Antzerki osoak fartsa kutsua eta haur-jolas usaina duenez, Teatro Mutanteko kideek ikusleak protagonistarekin erraz identifikatuko direla ziur daude. “Okerrak diren pertsonaiak, oso barregarriak direnez, begionez ikusiko dituzte, baina ez dut uste eurekin lerrokatuko direnik, Ane, protagonista ez baita inondik inora ergela, ezta motela. Antiheroina bat da. Bere pertsonaia klownetik gertu dago, eta baldar hutsa denez, ez da klaseko famatuena izango baina oso xelebrea da”.
Tonu lotsabakoa
Bizitza honetan bakoitzaren lekua aurkitzeko borroka egin behar dela adieraziz, baina moralinak eta diskurtso pinpirinak ekidituz, Navarrok tonu lotsabakoa bilatu du, kontakizuna era klasikoan egiten duten heinean. Munstroak akatu lana taularatzerako orduan, Teatro Mutanteko kideek maneiatzen dituzten errekurtso guztietaz baliatu dira, hala nola kantuak, antzerki beltza, magia eta txotxongiloak. Azken honekin lotuta, aipatzekoa da baita ere, protagonistak uneoro panpin bat aldean daramala, tximinoa. “Haurrak gauzekin jolasten duten modua oinarri hartuta objektuei bizitza eman nahi izan diegu. Ez da erlazio erreala, irudimenaren jokoa baizik, nahiko absurdua, eta panpin hau ez lagunik ezta neba-arrebarik ere ez duen haurraren solaskide bakarra bihurtzen da. Tximinoa, pentsatzeko, hazteko sostengua bada ere, aldi berean bere haurtzaroarekin lotzen duen elementua da eta ikuskizunean zehar esanahi sinbolikoa hartuko du”.
Hiru panel mugikor eta beste horrenbeste kutxekin, antzezleek obraren espazio guztiak eratuko dituzte, hots, eskola, etxea eta irreala den ‘txat magikoa’, non haurrak euren joko birtualetan jolastuko duten. Na Gomes eta Ibon Agirrek sortutako musikak, bestalde, presentzia nabarmena izango du ikuskizun osoan zehar, bai pertsonaien kantuetan zein euren ekintzak azpimarratzerako unean.
Leire Ucha izango da Ane neskatxa, taulakide dituen Nuria M. Cres eta Mikel Ibáñez antzezleek berriz, ikuskizunean zehar agertzen diren beste pertsonai guztiak gorpuztuko dituzte, hala nola, Jorge Carcaman eta Lolita Quebrantahuesos ikastolako kide bihurriak eta, txotxongiloen bitartez, protagonistaren gurasoak, besteak beste.
Matando monstruos. La compañía bilbaína Teatro Mutante arranca la nueva temporada con el estreno de un nuevo trabajo infantil, Matando monstruos, en el que utilizan todo tipo de lenguajes escénicos, desde la manipulación de objetos hasta la magia, para contar la historia de Ane, una niña que habrá de vencer al gran monstruo que le persigue, el miedo. En palabras de Nagore Navarro, directora de la obra, han partido de un tema como es el bulling, aunque no tanto del acoso sino de la marginación, para hablar de la pelea constante que es la vida. Matando monstruos, que se estrena primero en su versión en euskera a la que seguirá la realizada en castellano, está concebida en un tono de farsa y de juego infantil, por lo que a través del humor y la diversión el público podrá ver cómo la protagonista acaba por aprender a confiar que ella es más grande que el ‘monstruo’ que le atormenta. |
|