|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Historian murgilduz
Obra: Toda I, Iruñeako Erregina.
Egilea: Carmen Ruiz Corral. Euskerazko bertsioa: Gerardo Markuleta.
Antzezleak: Ainara Unanue, Maite Fonbellida, Alain Domínguez Kortazar, Aitor Fernandino.
Koreografia: Idoia Zabaleta.
Jantziak eta Eszenografia: Francisco Lagares.
Musika: Francisco Ibáñez.
Panpinak: Carmen Ruiz Corral, Elena Millán.
Mozorroak: Luis González Carreño. Zuzendaritza: Carmen Ruiz Corral. Ekoizpena: Porpol Teatro Antzerki. Lekua: Harresi Aretoa (Agurain).
Eguna: Irailak 15.
Ordua: 20.00. |
Porpolek Iruñeako lehen erreginaren historia dakar
Erdi Aroko gortea eta egungo eskaleen munduak lotzen ditu
Lau antzezleek hamaika pertsonai taularatzen dituzte
Porpol konpainia Toda I, Iruñeako Erregina, Carmen Ruiz Corral-ek idatzi eta zuzendu duen ikuskizunaren euskarazko bertsioaren estreinaldiarekin datorkigu irailean, gaztelerazkoa noiz estreinatuko zain daudela, nahiz eta zuzendariak aitortu duenez, lan honetan itxaropen eta ilusio handia duten. Antzezlanak duela mila urte penintsulan izan zen emakumerik boteretsuena, politikari zuhurra eta bere sendi eta herriaren aparteko zaindariaren historia taularatuko du, gaur egun gizaseme gehiengoarentzako erabat ezezaguna den arren, Historian nabarmeneko garrantzia izandako pertsonaia bazen ere. Izan ere, antzerkigileak azaldu duenez, Toda Aznarez-en berri ustekabez izan zuen, maltzur eta azpikari jotzen zuen prentsako artikulu baten bitartez eta gertaera horretaz gain, Leireko monastegian, egun batzuk lehenago, bertan lurperatuta zeuden eta errege izan ziren gizon guztien izenak zeudela “beste zazpi erregina”rekin batera, Historiak emakumeari egin dion bazterketak piztuta hasi zen Toda izan zenaren gainean ikertzen eta bere bizitzaren xehetasunetan miatzen, “garaiko usadioak kontutan hartuta, maltzur baino, azkar, zuhur eta ausarta” zela aurkituz.
Estatuburu trebea
Larrauko Jauntxo zen Aznar Santxez eta Oneka Fortunezen alaba, Toda Aznarez 880. urtearen inguruan jaio zen. Senar izan zuen Antso Garzesekin batera Iruñeako Erregetza sortu zuen. Senitartekoen artean zituen Tuterako buru ziren Banu Quasi musulmanak eta Abderraman III, baina bere alabak hurbileko erregetza kristauetara ezkondu zituen, hala nola, Leonera, Aragoara eta Asturiasera. Garzia Santxez semea sei urte zituenean, senarra hil eta koinatua zuen Ximeno Garzes-en eskuetan gelditu zen koroa, nahiz eta hau handik gutxira hil eta, berriz ere, erregetza bere gain hartu zuen, oinordeko izan behar zuen semearen ama izaki. “Horiek guztietaz gain, oinordekotza kolokan jartzen zuen bere ilobaren gehiegizko loditasuna sendatzeko Kordobara egin zituen bidaiak harritu egin ninduten, baina batez ere, erabat matxista zen gizarte hartan semearentzat Erregetza mantendu izanak txunditu egiten nau”, ezagutarazi digu zuzendariak.
Bere burua erregezale ez duen arren, Porpoleko zuzendariaren aburuz pertsonaia miresgarria da Toda: “Bere herriarentzat gain, atsedenik gabe senitartekoen onurarako lan egin zuen, beste ama batek egingo zuen bezala”.
Kontrasteak nagusi
Baina Porpol ez da Toda erreginaren bizitza eszenaratzera mugatu. Datu historikoak abiapuntu, duela mila urte bizi izan ziren pertsonaien izaerak asmatu egin ditu, euren biografia antzeztuz, mamia eta teatroa gaur eguneko pertsonaiekin alderatzean agertzen den heinean. Antzeztokian, hiri garaikide baten erdian, bi istorio paralelok egiten dute topo, hots, Erdi Arokoak eta egungoak; gure gizarteko behartsuenak dira protagonistak, eskale batzuk alegia, euretariko baten haluzinazioek erdi arora garamatzaten bitartean. Ruiz Corralen esanetan, “proposamenean kontrastea da nagusi, bai estetikoki zein tonuan, umorea eta drama tartekatuz, antzezlanari signifikazio maila berriak erantsiz”. Sortutako parekotasun historikoaren erakargarritasuna azpimarratzen dute konpainiako kideek, eta bi munduetako gizarteen arteko desberdintasun sozial ikaragarriak, arimaren alde anitzak eta gizakien jokabide desberdinak erakutsiko dizkigu, gertatzen diren garaiak kontuan hartu gabe.
Eszena ugariz osatuta dagoen antzezlan honen erritmo bizkorrak eta irudimenez jositako eszenaratzeak Erdi Arotik egungo garaira eta alderantziz eramango du ikuslegoa. Horrela, antzezlanaren plastikotasunak ere berebiziko garrantzia hartzen du, Francisco Lagares eszenografo eta figuringileak sortutako jantzien diseinuak nabarmenduz, Erdi Aaroko ikonografi erlijiosoan oinarritzen dena denboran atzera egiten duten momentuetan. Baina baita ere Ainara Unanue, Maite Fonbellida, Alain Domínguez Kortazar eta Aitor Fernandino antzezleek erabiltzen dituzten teknika anitzetan, dantza, txotxongilo eta mozorroak kasu.
| Historia de una Reina. La compañía Porpol Teatro estrena en el Harresi Aretoa de Agurain su última propuesta, a la que posteriormente seguirá la realizada en castellano bajo el título de Toda I, Reina de Pamplona, donde a partir del texto y la escenificación de Carmen Ruiz Corral se recrea la historia de Toda Aznárez y su constante pelear por su gente como madre y como reina. A través de las alucinaciones de un personaje contemporáneo –una mendiga– los miembros de Porpol quieren compartir con los espectadores su “fascinación por esa persona que vivió en otro siglo, que se enfrentó a problemas importantes que tuvieron repercusión trascendental para el Reino de Navarra en los siglos posteriores, y que, aunque desde nuestra actual mentalidad no podamos estar de acuerdo con muchas de sus reacciones, se sienta como un ser humano, mujer a la que la historia no trata como se merece”. Para ello han diseñado una puesta en escena llena de contrastes –los existentes entre un mundo paupérrimo y contemporáneo y la corte medieval– utilizando técnicas que pasan por la danza, los títeres y el teatro de máscaras, además de llevar al espectador “con un ritmo frenético entre escenas”, a momentos de humor, amor y estrategia política, “mostrando las distintas facetas del alma y los comportamientos humanos independientemente de la época histórica en que suceden”. |
|