Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 129. enero 2008
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  • Opinión
  • Suplemento Escenium
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Egitarau oparoa

     

    Urteko aurreneko hilean, bereziki gabon jaiak hain hurbil egonda, haurrei zuzenduriko proposamenen egitarau oparoa espero da, orohar, Euskal Herri osoan. Tartean ziklo bereziren bat aurreikusia badago hor nonbait ere, Nafarroako Antzerki Eskolak “Cates” izenekoari ekingo baitio hileko azken bi igandeetan, halaber, urtarrileko 2, 3 eta 4an, Cascarrabias tiene un huertoren azken emanaldiak eskeiniko dituzte.
    Zikloa Malaspulgasek hasiko du Cyrano bere muntaiarekin. Lehenengo momentutik konpainia iruñarrak klasikoetan oinarritu ditu bere obrak, beti ere neska-mutilentzat eta istorioak ahozko tradizioan egokituz, umoreari tarte garrantzitsua utziz, azken lan honetan bezalaxe. Bestalde, Trokolo Teatrok urari buruzko gogoeta dakar Gota a gota ikuskizunean. Chan tanttaka dugu istorio honetako protagonista, zerutik abiatuz lur planetara datorrena zuzen zuzenean abentura berrien bila.
    Zizur Nagusiko Kultur etxean ere egongo da zerikusi. Ditirambo Teatrok emango dio hasiera egitarauari urtarrilaren 2an El mundo mágico de Matilde muntaiarekin, non aktore eta txotxongiloen lana bateratzen den beldurren inguruko kontaketa ahalbidetzeko. Hurrengo egunean, Agerre Teatro eta Mi cabeza que hablak elkarlanean ekoiztutako Haur kabaretaren txanda izango da. Adiskidetasunaren eta gizarteko balio etikoen gaineko hausnarketa egiten dute, modu dibertigarri eta berezian aurkeztuz. Musika, ipuinak, txotxongiloak, antzerkia eta ikuslegoaren partaidetza nahasten da Ines Marti­nez de Iturrarte, Ainhoa Pineda eta Santi Ortega aktoreek parte hartzen duten muntai honetan.
    Aipatu berri ditugun lanekin batera Gar Produkzioaken Itxo...txoin urte bete eta hiru urteko haurrentzako apropos eginiko muntaia ikusteko aukera egongo da hilaren 20an eta 4an Teatro la Sonrisaren PayaS.O.S. 4an Zizur Nagusian. Azken honetan, Coquito Jeringo sendagileak Periquillo Bisturí, bere laguntzaile leialarekin batera gazte zein zaharrak tristuratik senda dezaketen antidotoak ezagutaraziko dute.

    Kanpoan zein barruan

    Donostiako kultur etxe eta antzokien umeentzako egitaraua anitza an­tzematen da urtarrilera begira, halaber kale antzerkirako ere egingo dute lekurik. Matia Kaletik hasita Sert Pla­zaraino Detraka Animazio taldeak Zirkus Mirkus eskeiniko du urtarrilaren 11an, Zanguangok ordea El desahucio taularatuko du 13an Antiguo Plazan.
    Victoria Eugenian Txotxongilo Taldeak Printze txikia, Saint-Exú­peryren ipuin klasiko handiaren ber­tsioa taularatuko du zuzeneko musikarekin lagunduta urtarrilaren 3an. Musikak ere berebiziko garrantzia dauka Ka­rabás izenburupean aurkezten den Golden Apple Quartet eta Kan­pin­gags taldeen arteko bigarren ekoizpenean, ‘Botadun katua’ ipuin herrikoiaren egokitzapen gisa aurkezten duten lana Patxi Barkok zuzendua.
    Txotxongiloekin aurrera jarraituz, besteak beste, Donostialdean El retablo konpainia madrildarraren Animales ikusgai egongo dira. Bertan, animalien munduaren inguruko eszena txiki eta istorioak hurreratzen dizkiote ikusentzuleari. Pablo Vergne, muntaiaren sortzailearen eskutan elementu ezberdinak era guztietako animalitan bilakatzen dira, aldi berean irudi barregarri, ludiko eta poetikoak ahalbidetuz. Hilaren 26an baina Larzabal Aretoan Titeres Trompicallok Bolboreta bere azken lanean mahaiko teknika garatuko du, musika zuzenean joz eta eszenografia mugikorra erabiliz, neskatxa kementsu eta errege berekoi baten arteko istorio atsegina eskein­tzeko. Antzezkizuna Giñol Taldeak ordea, urtarrilaren 3an Okendoko Kultur Etxean Toni La SalBirusak erasoan!!! ezagutaraziko du. Txotxongilo eta aktore arteko erdibidean, ikusleen parte-hartze biziko antzerki ikuskizuna dakar konpainia bizkaitarrak, non umorea eta akzioa ez den faltako.

    Handik eta hemendik

    Emanaldi ezberdinak eskeiniko dituzten konpainien artean Soitek taldea dugu zeinak Xurdin eta gorringo lakuaren misterioa eskeiniko duen Tolosako Leidor Antzokian hilaren 12an eta Amurrioko Antzokian 19an. Honekin batera, Glu Glu Produkzioak Handitan, bere azken lana taularatuko du Balmasedako Klaret Antzokian. Aizpea Goenagak idatzi eta zuzendutako istorioak sarritan egiten den “handitan zer egiten den?” galderari erantzuten dio, Bernardo, Maitane eta Katixaren eskutik. Azpimarragarriak dira baita ere Kamante Teatrok hilaren 12an Huarten eskeiniko duen ¡Qué viene el lobo! otsoanker izateko ikasketak egiten ari den otsokumea protagonista duela eta Teatro de Maltaren Gizontxo txikia Gernikako Lizeo Antzokian urtarrilaren 13an.

     

    Magia eta pailazokeriak. Etxeko txikienek sudur gorri eta magoen ikuskizunak nonahi ikusteko aukera izango dute. Pirritx eta Porrotxen Eskerrik asko muntaia izango da aurreikusitako lanetako gehien eszenaratuko denetako bat. Oraingoan Mari Motots, minbizia duen eta ospitalean dagoen neskatxari bisita egingo diote pailazoek poztasun eta esperantza ttipi bat emateko xedez. Txirri, Mirri eta Txiribiton hirukoteak berriz Irriz irri dakar abesti, dantza eta umore-joku berriekin. Era berean, Kiki, Koko eta Mokok Sustrai biziak muntaia eszenaratuko dute plaza ezberdinetan. Magia­ren esparruan Txan Magoa edota Colas Mago Handiaren ikuskizunak izango dira herri anitzetan. Honekin batera, Txalo konpainiak Magia teilatuan bi azti protagonista dituen kontaketa eszenaratuko du. Falasoz eta Bruno magoek magia eta adimen-lehiaketa bat antolatu dute, Betisa izango da bien arteko norgehiagoka epaituko duena, eta mundu liluragarri horretan barneratuko dena.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Opinión | Agenda | Suplemento Escenium | Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © ARTEZBLAI SL,2005
    artez@artezblai.com
    C/ Aretxaga 8, Bajo- 48003 - Bilbao - Bizkaia tlf: (+34) 944 795 287 fax: (+34) 944 795 286