Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 54. Octubre de 2001
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Ekialdeko doinuen edertasuna

     

    Ekialdeko doinuak izango dira entzungai urrian Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen kanpusean eta Maulen izango diren ekitaldietan, Indiatik gerturatutako Maha Shakti Group eta Uzbekistanetik etorritako Doutarchi Kiz Lar taldea izango baitira, hurrenez hurren.
    Gaurav Mazumdar, Pravin Godkhindi eta Tapan Bhattacharya dira Maha Shakti Group osatzen duten hiru musikariok eta euren oinarria raga eta tala dira, itxura melodikoa eta itxura ritmikoa, hurrenez hurren. Mazumdar haurtzaroan hasi zen ahotsa lantzen baina gazte zela bibolina ikasketak burutu eta kontzertu ugari eman zituen. 1985ean emandako saio baten Ravi Shankar sitar maisurekin egin zuen topo eta Mazumdarren talentuaz jabetu ondoren, bere ikasle bezala hartu zuen. Zortzi urteko ikasketak egin ondoren estraineko agerraldia eskainitu zuen arrakasta eskuratuz eta Europa zein Amerikan aurkezpenak egin zituen.
    Indiako doinuak entzuteak guztiz gozagarria izan daiteke entzulearentzat, musika-tresnak erabiltzeaz gain eskuak, atzamarrak edo begiak erabiltzen baitituzte musikariek.

    Uzbekistaneko polifoniak

    Uzbekistaneko Doutarchi Kizlar taldea, bost emakumez osatuta dago eta Asia Erdialdeko herrialde hartako musika gerturatuko dute kantu polifonikoak eta dutar, doira edo gijak musika-tresnak erabiliz.
    Boskoteak Mauleko Andurain jauregian eskainiko duen ekitaldia liluraz beteriko saioa izango da zeta eta espezien ibilbidean biltzen diren kultura anitz eta ezberdinak elkartzen baitituzte konposatzen dituzten abestietan.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886