|
|
usika
|
Maitagarrien
bihurrikeriak
THE
FAIRY QUEEN
Abeslariak: M. Saint Palais, A. C. Grégorio, P. Evreux,
J. F. Lombard, M. Pujol, J. Schwarz
Antzezleak:V. Campo, B. Lafond, B. Merle-Vignau, S. Blancafort,
C. Cazenave
Dantzariak: Tutti Studio Danse Dantza zuzendaria: E. Lécussant
bayonne-côte basque orkestra
Atelier Musique et Voix de Pau
Abesbatza zuzendaria: H. Bonnefoy
Eszena zuzendaria: H. Bonnefoy
Zuzendaria: Xavier Delette |
Baiona
eta Euskal Kostaldeko Orkestrak Henry Purcellek konposatutako The
Fairy Queen (Maitagarrien Erregina) operarekin emango dio jarraipena
2001-2002 denboraldiari. San Juan gauean kokatzen den istorioak
pelikula baten filmaketa azaltzen du, baina aktoreek ez dakite iratxo
eta maitagarriz inguratuta daudela. Maitagarriak bihurrikerietan
hasiko dira aktoreekin, nahiz eta jarritako asmoak ez zaizkien gauzatuko
pentsatu bezala.
Opera antzeztua
Maitasuna eta ametsak elkartzen dituen operako protagonistak curriculum
sendoko artistak dira. Mary Saint-Palais eta Annie-Christine Grégorio
sopranoak, Pierre Evreux eta Jean-François Lombard tenorrak
eta Marcos Pujol eta Jacques Schwarz bajuak izango badira protagonista
nagusiak, Hélèn Bonnefoy zuzentzen duen Paueko Musika
eta Kantu tailerreko abesbatzarekin ariko dira.
The Fairy Queen ikuskizuna Violette Campo, Bénédicte
Lafond, Brigitte Merle-Vignau, Stéphane Blancafort eta Christian
Cazenave antzezleak eta Elisabeth Lécussanten zuzendaritzapean
izango diren dantzariekin osatuko da, Baionako orkestrak ekoiztutako
ikuskizuna antzezpen gisa prestatu baita.
URRIAK
20 OCTUBRE (21.00)
BAIONAKO ANTZOKIA
|