Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 54. Octubre de 2001
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Gaurkotasuna agerian

     

    Giuseppe Verdik konposatu zuen lehen lan arrakastatsua den Nabucco opera izango da entzungai Biarritzen urrian, Marco Berdondinik zuzentzen duen I Virtuosi orkestra sinfonikoa, abesbatza eta bakarlariak protagonista izango direlarik. Lau ekitaldiko opera horretan musikariaren maisutasuna agerian jartzeaz gain, italiarren askatasun gogoa eta hiritarren erkidegoa azaltzen du.
    Jerusalem eta Babilonian kokatzen den istorioak Biblia du oinarri. Témistocle Solerak idatzitako liburutxoaren abiapuntuan Fanena eta Ismael, Babiloniako Nabucodonor erregearen alaba eta Judutarren Erregearen iloba alegia, elkarren arteko amoadioa azaltzen du. Abigail esklabo gazte pinpirina Nabucodonosorren eromenaz baliatzen da bere burua Erregina koroatzeko.
    Drama eta maitasuna uztartzen dituen lanean esklaboek abesten duten Va pensiero... koroa du pasarte aipagarrienetarikoa.
    Historian oinarritutako koroa bada ere ekoizpen honetako arduradunek galdetzen diote euren buruei ia “nazien genozidioaren biktimak, kurdoak, txetxeniarrak, kosobotarrak eta diktadurak edo erligio fanatismoak eragindako beste zenbait herrialdetako biktimak” islatzen ez diren.

    Oinarrizko prosezuak


    Milanen 1842an estreinatu zen Nabucco opera eta berehala txundituta utzi zituen musika zaletuak. Horregatik bilakatu zen Verdiren opera ezagunenean, agerian uzten zituelako ibilbide emankorrean zehar azaltzen diren oinarrizko prozesu musikalak.

    URRIAK22 OCTUBRE (20.30)
    GARE DU MIDI - BIARRITZ

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886