|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Panpinez
jositako mundua
Hamazortzi
talde aurkeztuko dira aurtengo Euskadiko Txotxongiloen erakusketa.
Antzekizunak emango dio hasiera Euskal Herriko itsasoaren edertasuna
agertuz. Eneko, herri arrantzale batera joango da bere aitita-amonarekin
jaiegun batzuk pasatzeko asmoz. Itsasoa da ere Txotxongillo taldeak
prestatutako Itsasminez ikuskizuneko protagonista.
Andersen Sirenatxoa oinaritzat hartuz Bihar taldeak bertsio berezi
bat prestatu du, non Sirenatxoak itsasondoa utzi ondoren printze
eder batekin hitz egitea lortzen duen.
Cobayak Goraintziak eman.2 antzezpena eskainiko du. Mota guztietako
jenero, egile, interpretazio eta manipulazio teknikak ikustarazten
dira bertan.
Aitonaren kontuak Gorakadak kontatuko ditu. Hemen bere fantasiak
betetzen ahaleginduko den ume baten gorabeherak agertzen dira. Txirrikiz
etorkina ezagutzeko aukera eskainiko du Kukubiltxok. Printze txikiaren
eskutik Taupadak basamortuak, aeroplanoak, jende bitxia eta planeta
ahaztezinak ezagutzera gonbidatzen du.
Amodioa, irabazle
Amodioaren garrantzia goraipatzen du Pro-ismo Cerok Bastoa itzuli,
loreak irabazi antzezpenean. Izaro eta bere aitonak Colectivo Humok
sortutako Kolapsoa desegitea lortuko dute. Nagusien eskutik ihes
egin duten animali abeslariekin gozatzeko aukera Txirristraren Abere
kantariak emango dute. Zuk zeuk izatea proposatzen du Behi bi´sek.
Betiko ipuinak nahasten dira antzezpen honetan. Balore guztiak hankaz
gora jartzen ditu Taun Taunen Ububabel mundu kaotikoak. Alfabetoa
ikasten lagunduko dute Deabru Beltzak a, e, i, o, u antzezpenean.
Bokal hauek berezko bizitza dute eta jolastu, abestu eta euren istorioak
kontatu ahal izateko umeak bisitatzen dituzte. Kollins Clownek Arratoitxo
maripertxenta eta Katu botaduna aurkeztuko ditu.
Arrazakeriaren kontra
Pinpilinpauxa taldearen Sagu txurien organoan arratoi txuri eta
gris baten arteko lagunkidetasuna aurkeztuko da.
Hellen neskatila berezia eta bere andereñoaren arteko istorioa
kontatzen du Panta Rheik. Ametsak jarraitzen dituen pertsonaia da
Gortarik deskribatzen duen Herrialde urdinaren protagonista; El
Tenderete taldearen Huskeriak antzezlanekoak Txikila du izena.
Txotxongiloen erakusketa
Bostgarren urtea beteko du aurten Euskadiko Txotxongiloen erakusketak.
Bilboko Txotxongilo Bilduma-Zentroak antolatzen duen erakustaldiaren
helburua panpinen munduari antzerkigintzan dagokion tokia eskaintzea
da. Horretarako Euskal Herriko talde hoberenak aurkezten dituzte
atzerrian antzezpenak sustatzeko helburuaz.
BEGIRATU
AGENDA
|