|
|
usika
|
Letra-egile
bikaina agerian
Aurora
Beltran musikari nafarrak hainbat saio eskainiko du Euskal Herriko
toki desberdinetan abenduan zehar, letra-egile bikaina dela erakutsiz.
Sortutako kantuetan gai ugari landu ditu, amodioa, desamodioa edo
heriotza, eta ohiko hiri rockaren gizarte ikuspegi klasikoa. Aurorak,
sarritan, bete-betean asmatzen du ingurunean dagoen guztia islatzen.
Belladona taldean gitarra jotzen hasi zenetik ibilbide emankorra
burutu du Aurorak, talde horrekin kaleratu zuen Las mujeres y los
niños primero lehen lanarekin ekin ziolarik diskagintzari.
Taldea, ordea desegin zen eta 1987an Tahures Zurdos taldea sortu
zuen Iruñean, Lolo nebarekin eta aspaldiko bi lagunekin batera.
Iruñean bertan lortu zuen lehen diskoa egiteko kontratua.
Geografiak, zalantzarik gabe, funtsezko eragina izan du taldearen
musikan, Aurora Potasakoa baita, Iruñea ondo-ondoan dagoen
meatzari herrikoa. Kantariak honela deskribatzen du bere sorlekua:
inurri-saldoa mendian bertan. Kontuan hartu behar da
eragin hori, hainbat estilo erabilita (rock gogorra-hiritarra eta
landa ukitukoa, ia-ia countrya) taldearen musikak duen oreka ulertu
ahal izateko. Horrela erakutsi zuen Tahures Zurdos aurkezpeneko
diskko laburrean edo taldearekin argitaratu zuen El tiempo de la
Luz, non Díme que no, Mañana, Llueve edo Entre llamas
abestiak tartekatzen diren.
Aurora txiki-txikitatik hasi zen musika ikasten, haurtzaroko gaixotasun
batek jota, bi urte eman behar izan baitzituen jesarrita. Orduan,
aitak gitarra bat oparitu zion, eta 13 urte zituela, Muerte ven
izeneko abesti arrakastatsua egin zuen eta bibolin klaseak ordaintzeko
herriko orkestra txikiekin jotzen zuen.
BEGIRATU
AGENDA
|