|
|
usika
|
Hiru
ahots eta pianoaren edertasuna
Belardi
laukotea osatzen duten Txomin Heguy, Maialen Estecahandy eta Frantxua
Cousteau kantariek eta Karlos Giménez pianojoleak, bere nortasunaz
jantzitako hiru ahotsekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Pianoaren,
eta noizbehinka gitarraren laguntza aberatsgarriarekin, kantarien
hiru ahotsek elkar jarraitzen dute, gehienetan modu polifonikoan
arituz.
Belardi taldeko kideak kultura bikoitzaren umeak dira eta agerraldietan
euskal unibertso berriaren unibertsoan kokatzen dira. Benito Lertxundi,
Manex Pagola, Niko Etxart eta beste zenbait musikarik sortutiko
hitzak eta doinuak, Brassens, Ferrré, Nougaro eta beste hainbaten
obrarekin tartekatzen dira ekitaldietan.
Txomin Heguy melodista, kantari eta antzerkilariak hitzaren eta
doinuaren amodioa sustraitua du. Ibilbide berezia duen artista zintzo
eta zorrotz honek, atea irekitzen dio biziari eta sentimentuen berotasunari,
ahotsaren samurtasunean baliatuz. Maialen Estecahandyk presentzia
ohargarria du Pier Pol Berzaitzen komedia musikaletan edo Zuberoako
pastoraletan eta orain, aspaldiko lagunek inguratzen dutela eta
antzerkigintzan bereganatu duen esperientziak indartuta, egiazko
nortasuna azaltzen du.
Kanta sorta ezberdinetan, bere ahots sakona erabiltzen du Frantxua
Cousteauk. Antzerki eta kantuarentzat zaletasunez beterik, indarrez
eta bizitasunez jantzen ditu Euskal Herriko abestiak, interpretatzen
dituen aldi bakoitzean.
Karlos Gimezez pianojoleak barnean daraman talentua eskaintzen dio
taldeari, urteak eman baititu musikagile eta moldatzaile gisa edo
zenbait musikari laguntzen.
ABENDUAK
1 DICIEMBRE (20.00)
URIGAIN K. E. (ANDOAIN)
ABENDUAK 14 DICIEMBRE (21.00)
URDINARBE
|