Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 56. Diciembre de 2001
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    abal gunea
    ona Abierta

    Eremu murritzetako hizkuntzak

    Ainhoa Jauregi eta Leire Ucha, Antzerkiola
    Imaginarioko kideak

    Duela bi urte Frisiako Tryater antzerki taldea Offspring proiektuan hasi zen lanean, eremu murritzeko hizkuntzetan lan egiten duten antzerki taldeei zuzenduriko proiektuan hain zuzen ere. Bere helburua baldintza hauetan lan egiten duten taldeen lankidetza da. Orain eskutartean daukaten proiektua, Oerol Nazioarteko antzerki jaialdian The drowned land edo Itotako herria antzezlana ekainan aurkeztea da. Obra honetan eremu murritzeko hizkuntzaz mintzatzen diren zortzi aktorek hartzen dute parte, horien artean euskaldun bat egotea gustatuko litzaieke eta Antzerkiola Imaginariora jo dute elkarlan honen bila.
    Gustora asko Ainhoa Jauregi eta Leire Ucha Ljouwert (Leevarden) -en egiten den topagunera goaz.
    Ljouwert-era iritsi eta bertan Gales, Irlanda, Walonia, Sorabia, Okzitania eta Samiland-eko antzerkilari, produktore, zuzendari eta idazleak bildu ginen. Lehenengo egunean, Frisiako hiriburuko bazterrak ikusi ondoren, Tryater-en antzoki berriaren inaguraziora gerturatu ginen. Han hainbat antzezlan desberdin ikusteko aukera izan genuen. Aipatzekoa, antzerki hezitzailea, ikastetxeetara zuzenduriko lana.
    Hurrengo egunean, taldea bitan banatu zen, batetik idazle, zuzendari eta produktoreak eremu murritzeko hizkuntzetan aritzeari buruzko aldeei buruz mintzatu ziren, eta horrek politikoki dituen mugak, erantzunkizunak, e.a. Beste aldetik, antzerkilariaok Judith Rijke-rekin lan egiteko aukera izan genuen. Judith obraren idazlea eta zuzendaria da. Tailerrean lehenengoz hizkuntza desberdinetan egin genituen inprobisazioak. Oso aberatsa zen ulertzen ez genuen jendearekin lan egitea, izan ere gu biok bakarrik ulertzen baigenuen elkar euskeraz. Harrigarria suertatu zitzaigun antzezteko momentuan hizkuntza ez zela oztopo bat ikustea. Aktore bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen zuen arren erabat ulertzen genuen elkar, gorputza, soinua, gestua, kantak ziren ulertzeko erabiltzen genuen “lenguaia”. Aipatzekoa da baita ere, denak herrialde eta lan egiteko forma desberdinetatik etorri arren, Judith-ek proposaturiko lan dinamikan burubelarri sartzeko inongo arazorik izan ez genuela. Batetik, Judith-ek oso argi zuen lortu nahi zuena, eta bestetik taldearen energia erabatekoa zen. Itotako herriaren zati bat hartu eta berau landu genuen hurrengo egunean beste taldeari erakusteko. Erakusketa ondoren, ikusitakoari buruz, Judith-en gidoia eta proposamenari buruz, lenguaiari buruz e.a oso eztabaida interesgarria sortu zen.
    Bukatzeko mahai inguru bat egin genuen, ekainean burutuko den obraz gain, sor daitezken koprodukzio desberdinei buruz mintzatzeko. Proposamen hauek bota genituen: herrialde desberdineko idazle, zuzendari, antzezleen trukaketa; antzerki festibalak sortzea; eremu murritzeko hizkuntzatan idatzitako gidoien liburutegia sortzea, antzerki tailerrak antolatzea, e.a.
    The drowned land obra ekainean antzeztuko da Terschelling uhartean, entseiuak maiatzan hasi eta bertan izango dira ere. Honetarako Sytske de Boer, proiektuaren arduraduna, Europako subentzioaren zai dago, badirudi subentzioa emateko baldintza bezala, beste herrialdeetan ere antzeztea jarri diotela. Bere galderak, posiblea litzateke Euskal Herrian obra antzeztea? Eta, ba ote dago honi buruzko dokumentala koproduzitzeko telebista interesaturik?
    Gure aldetik gogo handiz hartu dugu proiektuan parte hartzeko proposamena. euskera hizkuntza eta euskal antzerkia munduari erakusteko aukera ezin hobea baita.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886