Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Bakardadeari barre

     

    Sortu berria den Glu Glu Produkzioak konpainiak azken hilabeteetan abian jarri duen monologoa, Urak dakarrena, glu-glu, glu-glu... Euskal Herriko hainbat eszenatokitara hurbilduko da urte berriko lehen egunetan zehar. Esther Uria antzezle duela, Txinako pitxer batean aurkitutako akats txiki batek pitxerraren beraren edertasuna nabarmendu egiten duen moduan, eguneroko arazo txikiek bizitzaren zoragarritasuna erakusten dutela da stand up comedy erako antzezlan honek. Izan ere, Uriari norbaitek esan zion bizitza kafe on bat bezalakoa dela: zenbat eta beltzagoa, orduan eta sakonagoa, zenbat eta garratzagoa, orduan eta gustagarriagoa, eta zenbat eta buelta gehiago eman, orduan eta hotzagoa izango da.
    Esther Uria, bere kurrikulumak ziurtatzen duen bezala, artista jaioa da. Jaioberritan, ia esperientziarik ez zuela, protagonistaren papera eman zioten bere etxean egunero antzezten zen komedian. Antzezle guztiek inprobisatu egiten zuten telesail independente horretan zoriak emandako paper txikia betetzea lortu zuenez antzerki munduan sartu zen burubelarri.
    Halere, Uriarena ez da urtarrilean ikusgai izango den bakarrizketa bakarra. Euskal Herritik zehar ibiliko dira baita ere More, Joan Domínguez, Alfredo Díaz eta Eduardo Aldan antzezleak Comicólogos ikuskizunarekin, zeinean azken aldian hain modan jarri diren Komeriaka edota El club de la comedia bezalako umore ikuskizuna burutzen duten.

    URTARRILAK 11, 16, 17, 18, 25 ENERO
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886