|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Haur
antzerki porrusalda
Euskal
Herriko antzoki eta areto ezberdinetan estilo anitzeko haurrei zuzendutako
lanak aurreikusi dituzte urtarrilean zehar. Gasteizko Printzipal
Antzokian Teatro de Malta taldearen Los poderes de Lila ikusgai
egongo da. Lila eta bere andereño Marta ez dira ondo konpontzen,
halaber ustekabean, egoera norabide berri batetik abiatuko da. Lilak,
ezinezkoak diren gauzak aldatzeko botereak dituela konturatzen denean,
indar magnetiko hau irakaslearen jarrera hotz eta ezkorra leuntzeko
erabiliko du.
Zineari omenaldia
Teatro Paraiso taldeak bere 25. urteurrena ospatu asmoz antzerki
eta zinearen tartean dabilen lana aurkezten du. Guztiok oroimenean
gordeta ditugun filmeen abesti eta imaginak gogorarazten dizkigu
Cinema-Cinema ikuskizunak.
Komunikatzeko gaitasunaren garrantzia jorratzen dute Panta Rhei
taldekoek Hellen bere azken muntaian. Txikitan jasandako gaixo larriaren
ondorioz gor eta itsututa geldituko da neskatoa. Urteak pasata Hellenen
egoerak txarreruntz egiten du eta gurasoak lur jota Anna Sullivan
irakaslea kontratatzen dute umearen jarrera hobetzeko asmoz. Pixkanaka
pixkanaka, patxada handiz, aurrerapausu garrantzitsuak lortuko dituzte
komunikatzeko modua bilatuz.
Istorio bitxi hau Hellen Keller estatubatuarraren bizitzan oinarritua
dago. Bere haurtzaroko oztopo guztiak gaindituta gogor borrokatu
zuen landutako trebetasunei bultzada emateko, azkenik, bere arazo
bera zuten neska mutilen familiartekoei hitzaldiak emateko gai izan
zen.
El gato manchado y la Golondrina Sinha ikuskizunaren bitartez El
retablo antzerki taldeak eta Maria Parratoren titereak amodiozko
istorio bat kontatzen digute. Bertan Katu eta txori bat maitemintzen
dira eta honek katuaren izaera onera aldatuko du.
Iparraldeko Azika talde sortu berriak Marie Jean Minaberriren liburuko
bi ipuinetatik abiatuz Kontu konta zan dakarte. Konpainia txontxongilo
munduko aktore profesionalez osatua dago batik bat. Lau kideetatik
Laborde dugu antzerkigintzarekin zerikusia izan ez duen bakarra.
Gainontzeko partaideak urteak daramatzate Euskal Herriko beste anitz
talderekin kolaboratuz
Oilo kuadrila
Taun Taun taldearen Txio txioka lanaren protagonistak zinea ikusi
gabe baino jan gabe gelditzeko prest dagoen txito kuadrila da. Nahiko
irudimen eta praktika daukate, beste irtenbiderik egon ezean, istorioak
asmatzeko.
Aitonaren kontuak Gorakada konpainia bizkaitarraren ipuingintzan
oinarritutako txotxongilo ikuskizuna dugu. Mutikoak aitonak kontatzen
dizkion istorioen protagonista izatearekin amets egiten du.
Kartoi biraka
Urtarrilaren 5ean Euskalduna Jauregian Markeliñe taldeak
aurkeztuko duen Kartoi biraka lanean jolasa da nagusi. Hiru pertsonai
kaixekin jolasean ikusiko ditugu Fileas Foggen antzera munduan zehar
kultura ezberdinak ezagutzen 80 eguneko bidaian egongo balira bezala.
Denbora ez da inolako traba eta irudimena soberan daukate hiru abentura
zale hauek.
BEGIRATU
AGENDA
|