Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Umorea, hileko erregea

     

    Mundu garatuko gizarteetan dagoen gehiegizko publizidadearen aurka agertzen da Leo Bassiren ¡La vendetta! (Mendekua) ikuskizuna. Iragarkiek ametsak merkatal produktuetan bihurtu izana salatzen du pailazoak. Umore beltzez betetako ikuskizun honetan Bassik bere gorputza eztiaz koipeztatzen du. Umorista kritiko honentzako gizarteak pertsona guztiak kontrolatzen ditu eta horregatik finkaturik dauden ohitura askoren aurka agertu ohi da. Zanguangok eta Trapu Zaharrak Pan con Pan ikuskizuna antzezten dute Miguel Muñozen zuzendaritzapean. Bertan lau behartsuk bizimodu errazagoekin amets egiten dute.

    Bide txarra aukeratzen

    Elvira Lindok antzerkirako idatziriko liburu bakarra jasotzen du Hika antzerki taldeak Oihanaren legean. Jordi Mesallesen agindupean, Lierni Fresnedo eta Mikel Laskurain aktoreek komeria esperpentiko honen protagonistak bilakatzen dira. Bertan emakumeak egunerokotasunetik ihes egiteko maitale bat bilatzen du baina denbora pasa ahala, lagun berriaren eta senarraren arteko antzekotasunaz jabetuko da. Bernardo Atxagak sortutako Banbulo txakur azkarra ezagutzeko aukera eskeiniko du Txalo Produkzioak Ramón Barearen zuzendaritzapean. Historian zehar txakurrek inolako protagonismorik ez dutela izan kontutan izanda, animali honek gauzak aldatu nahi ditu.

    Ahaztu gabeko amodioak

    Peineta Teatrok aurkezten duen Ex simbolsen bi emakumek, Arantxa de Juan eta Maribell Ripoll, izan dituzten bikoteen gaineko burutapen ugari agertzen dituzte Berta Ojea eta Paula Soldevillaren agindupean. Ur Teatrok Enzo Cormannek idatziriko eta Helena Pimentak zuzenduriko Sigue la tormenta antzezten du. Judutarren mundua eta antzerki artean murgiltzen da ikuskizun hau. Tanttakaren eskutik helduko da Ozeanoko pianista. Jose Ramon Soroiz eta Iñaki Salvadorrek Virginiako itsasontzian jaio eta bertan bizi den T.D. Lemon musikariaren bizimodua isladatzen dute. Konpainia berak, Moma Teatrerekin batera Errudun Jaioak antzezkizuna aurkezten du. Peter Sichrovskyren testuan oinarrituz, nazismoan suertaturiko gertakizunak azaltzen dituzte Joaquim Candeias eta Carlesek zuzentzen dituzten hamaika aktoreek. Strindbergek idatzitako La más fuerte testua aukeratu du Miguel Munárrizek María Álvarez aktoresak protagonizatzen duen formato txikiko antzezkizunean.

    Una muerte policial

    El Arriola Aretoa acoge Muerte accidental de un anarquista de Tentazioa Produkzioak, Zitzánia Teatre y Teatre de Calaix. Narra las desventuras de un inmigrante italiano que es detenido por ser anarquista y que fallece, aparentemente, tras caer de un edificio. Paralelamente, durante este mes se pone en escena una producción francesa basada en la obra de Darío Fo.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886