|
|
udiobisualak
|
Jaialdien
palmaresak
Azaro
bukaera eta abenduan zehar ospatutako zine jaialdien balantzea hurreratu
asmoz Bilbotik Gasteizera eta Iruñerako ibilbidea egin beharra
daukagu.
Bilboko Nazioarteko Laburmetrai eta Dokumetalen ZINEBI Jaialdiari
dagokionez epaimahaiak kostata hartu ditu erabakiak aurten. Ezadostasunaz
gain zenbait ataletan aurkeztutako lanen kalitatea beste edizio
batzuetan baino bajuagoa izan dela azpimarratu dute.
Sariak ematerako orduan ez da bateratasunik egon hain zuzen, jaialdiko
sari nagusia, ExAequo izan da dokumental mexikar eta kanadiar baten
artean. Aurrenekoa, artxiboko imagina, testigantza eta animaziozko
piezen bidez Luciano Larobinak Los zapatos de Zapata gerrillero
mexikarrak utzitako ondarearen ikusmen ludiko eta berezia dugu.
Elida Schogt kanadiarraren Zyklon Portrait zintak Bigarren Mundu
Gerrateko holokaustoari buruz, basakeria nazien inongo dokumentu
grafikorik erabili gabe mintzo da. Filmea argazki familiar eta margotutako
imaginez osatua dago.
Kalitate eskasa
Epaimahaiak adierazi du Euskal errealizadore onenari eskainitako
saria egon ezean irabazle atera den laburmetraiak, Haritz Zubillaga
eta José Antonio Pérezen El Método lanak, ez
zuela sari hau eramango, orohar, atal honetan aurkeztu diren filmeen
kalitatea esakasa izan da. Bestalde, Zine Espainarraren Sari Nagusia,
Antonia San Juanen V.O. laburmetraiarentzat izan da. Azkenik Carabela
de Plata de la AECI Jorge Gaggegori eskeini diote Un pedazo de tierra
filmeagatik eta Publikoaren saria Luis Berdejoren Ya no puede caminarrek
eraman du.
Fikziozko Laburmetraien atalean, Mohamad Taghi Ravandi iraniarrak
Urrezko Mikeldia lortu du Something like freedom lanarekin. Dokumental
hoberena Anke Limprecht alemaniarrarentzat izan da, ironia nagusi
den Lehrfilm über die rekonstruktion von stasiakten filmearekin.
Animaziozko urrezko Mikeldia berriz, Richard Jack eta Daniel Greaves
bretainarren Rockin and Rollin lanarentzat izan da.
Gasteizko Cortada laburmetrai jaialdiaren seigarren edizioan, berriz
ere publiko aldetik errekorra bete da. Abenduaren 10etik 13ra 3.600
pertsona inguru hurreratu dira Guridi Zineman egin diren emanaldietara.
Nazioarteko atala
Hamabi lanen artetik, epaimahaiak New order global economy hautatu
du irabazle gisa eta publikoak aldiz Ivan Sáinzen El sueño
del caracol. Bestalde jendearen botu kopuru altuaren ondorioz VESA
izeneko sari berezia atera dute, emandako botu bakoitzeko euro bana
pilatuz. Gerora batutako kopurua aipaturiko bi irabazleen artean
banatua izan da, hain zuzen ere, 480 mila peseta (2.280 €).
Nazioarteko atal informatiboan publikoaren harrera onena jaso duten
filmeak, Alemania año OO, metaleko sindikatuei buruzko laburmetrai
norbegiar satirikoa eta El mayor descubrimiento de Gregor filme
labur dibertigarri eta samurra izan dira. Hirugarren bat, errealizatzaile
mexikar baten La mesa servida, oso txiroa den familiak ostu dituen
txarrikumeenganako sentitzen duen maitasunaren inguruan mintzo dena,
aipatu beharra dago.
Iruñeako Alternatif, Laburmetrai jaialdiaren bigarren edizioko
lehen saria Luis Prieto egileak eraman du Bamboleho lanarekin. Publikoaren
botuek Treitum, Javier Ruizen lana aukeratu dute irabazle. Azkenik
León Saminianiren Dos más eta J. J. Rodríguez
Melcónen El cumpleaños de Carlos-ek aipamen berezia
jaso dute.
|