|
|
usika
|
Adierazkortasuna
agerian
Emakume
pianojole bikainarekin gozatzeko aukera eskainiko du Iruñako
Gayarre Antzokia Udal Fundazioak, Interpretatzaile Ospetsuak ekimenaren
barne, Katalunian jaiotako Alicia de Larrocha ariko baita eszenarioan
2002 urteko lehen ekitaldian. Mundu osoan eta Estatu Batuetan bereziki
ospetsua bilakatu den musikariak, 100 kontzertutik gora ematen ditu
urtero eta eskainitako ekitaldiak erakutsitako adierazkortasunagatik
nabarmentzen dira.
Larrochak hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbide emankorrean,
1977an lortutako Mundoko Artista Hoberenarena edo 1982ko Arte Ederren
Meritoraren Urrezko Domina, besteak beste. Burututako diskagintza
zabalean, Enrique Granados, Soler edo Manuel de Fallaren lanak tartekatzen
dira eta Isaac Albenizen Iberia integralaren grabazioagatik 1989an
Grammy Saria irabazi zuen.
Iruñako kontzertuan Iberia lan horretako Oroipen/Portua/El
Albaicín pasarteak eskaintzeaz gain, Kanbon zendu zen musikariaren
Nafarroa lanarekin emango dio bukaera ekitaldiari. Saioa Chopinen
zenbait Nokturno, Barkarola, Berceuse eta Polonesekin eta Turinaren
Hiru Dantza Fantastikoak, Op. 22rekin osatuko da.
URTARRILAK
8 ENERO
(20.00)
GAYARRE ANTZOKIA
|