|
|
usika
|
Chicagotik
datozen doinu epelak
Ernest
Khabeer Dawkins saxojolea gidatzen duen Ernest Dawkins
Aesop Quartet laukoteak, taldeburuak berak duen berotasuna, indarra
eta bapatekotasuna erakutsiko du Donostian eskainiko duen saioan.
Dawkinsek Ethnic Heritage Ensemble eta Musikari Sortzaileen Aurrerapenerako
Elkartean (MSAE) doinu afroamerikarrak ezagutarazteko lana eskainiko
du Fared Haque gitarrajolea, Rollo Redford bajujolea eta Hamid Brake
bateriajolearekin batera.
Dawkins haurra zela Chicagoko etxeko gelatik entzun zituen lehen
jazz doinuak, Sanny Sills eta Anthony Braxtonenak alegia, baina
19 urte zituenean ezagutu zituen haize musika tresnak. Entsaioak
etxean ezin zituenez egin, inguruko parkean burutzen zituen eta
bertan lortu zuen adituen arreta.
1978an egun zuzentzen duen New Horizons Ensemble taldea sortu zuen
eta azken urteotan ikerketan murgilduta dauden lehen mailako musikariekin
izan da, Lester Bowie, Ramsey Lewis, Muhal Richard Abrams, Henry
Threadgill edo Jerry Butler, besteak beste. Irakaskuntzan dabil
ere azken hogei urtetan, lehenik MSAEn eta jarraian Columbia Collegen
baita ikastetxe publikoetan ere.
Aesop Quarteten dituen taldekideak, goi mailako musikariak direla
erakutsi dute. Haquek joera ezberdinetako doinuetan murgil daitekeela
utzi du agerian, gitarra klasikoak zein jazzaren artean mugitzeko
gaitasuna dela medio. Redford Chicagon dagoen bajujole ezagunenetarikoa
da musikari ospetsuen alboan izan baita. Drakek jazz, reggae, blues,
gospel zein Ekialde Ertaineko doinu sufiak edo Marokoko gnawa doinuak
jorratu ditu.
URTARRILAK
22 ENERO (20.30)
GAZTESZENA EGIA K. G. - DONOSTIA
|