|
|
usika
|
Doinu
dantzagarrien erakartasuna
Joera
desberdinetako doinuekin gozatuko dute musika berrietzaileen zaleak
urtearen lehen hilean zehar, doinu dantzagarri eta erkargarriak
jorratu eta giro epelak sortzen dituen Ortophonk zazpikote arabarra
Aguraingo Harresi aretoan ariko baita urtarrilaren 26an.
Bilbao Hiriko rock lehiaketan talde onena izendatu ondoren, lehen
diskoa grabatzeari ekin diote norgehiagokan eskuratutako 2.000 euroekin.
2000ko apirilean sortutako taldeak 70. hamarkadako funky banden
itxura du, jasotako eraginak erritmo beltzak eta latienoetatik datozelarik.
Funkya, rocka, jazza, soula edo bluesa era naturalan nahasten dira
Ortophonk taldearen abestietan. Beste musikarien eraginak aipatzerakoan
James Brown, P-Funk, Idrid Muhamad, Tom Jabim, Steve Wonder, Mongo
Santa María, Ray Barreto, Deodato, Headhunters, Herbie Hancock
eta beste hainbatek izandako garrantzia aitortzen dute.
Taldeak, emaitza harrigarriekin nahasten ditu ohiko bandetan biltzen
diren musikariak Djaren lanarekin, asmoa egunerokotasunetik aldendu
eta zalegoaren partaidetza eskuratzea delarik.
Iván Pachecoren gitarra, Nando de la Casaren teklatu erakargarriak,
Dj Mikelen moldaketa izugarriak, Raúl Romo eta Álvaro
Pérezen saxoak, Víctor García de la Torreren
perkusioa, Dani Forondaren bajua eta Hasier Oleagaren bateriareakin
osatzen da zazpikotea. Musikari gazteak badira ere, esperientzia
dute oholtza gainean, hainbat taldetan ibilitakoak direlako. Hala
nola, Betagarri, Bógalos, 21 Japonesas, Bruno Mertelli Trío,
In Albis, Potato edo Sustrajazzen egon baitira azken urteetan.
URTARRILAK
26 ENERO (22.30)
HARRESI ARETOA - AGURAIN
|