Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Ekoizpenean datza ezberdintasuna

     

    Bi opera ikuskizun izango dira ikusgai urtarrilean Bilbon. Bata Opera Lagunen Bilboko Elkarteak antolatutakoa, 2001-2002 denboraldiaren barne dago eta Euskalduna Jauregian taularatuko da. Bestea, El Triciclek haurrentzako bereziki moldatutako El Barbero de Sevilla alegia, Ayala antzokian ikusgai izango da.
    OLBEk aurkeztu duen denboraldiko azken-aurreko ikuskizuna Mozarten La Nozze di Figaro ezaguna da eta Sevillako Maestranza Antzokiak ekoiztutakoa da. Corrado Rovaris zuzendariaren aginduetara Ildebrando D’Arcangelo, Patricia Ciofi, Manuel Lanza edo Miriam Gauci ariko dira pertsonai aipagarrienei ahotsa jartzen eta beraiekin batera Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango da.
    Ikuskizunak Figaro eta Susannak eskontzeko dituzten zailatasunak azaltzen ditu, Konteak neskaren mesedea eskuratu nahi baitu eta Figarok, Marcellinari berarekin ezkonduko zela zin egin zion, eskatutako mailegua itzultzen ez bazion. Figaroren ama Marcellina dela argitzearekin bat etorriko da istorio korapilotsuaren konponketa.
    El Barbero de Sevilla ikuskizuna 400 aldiz izan da antzeztua Estatu espainiarreko antzokietan eta 320.000 ikusletik gora bildu ditu. El Tricicle talde katalanak moldatutako ekozipenak aurre egin nahi dio garesti, luzeegi eta gehienetan italieraz diren opera ikuskizunei, orkestra hiru musikariengatik ordezkatu baitute, gaztelerara itzuli du testoa eta narratzaileak argitzen ditu ikuskizunaren nondik norakoak.
    Rossiniren doinuetan oinarritutako opera ia Commedia dell’Arte bilakatu dute El Triciclekoek, ekoizpenari testu azkarra eta dibertigarria jartzeaz gain, originala errespetatzen duelako.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886