Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Flamenkoa eta popa baino gehiago

     

    Pop doinuak flamenkoarekin uztartu dituen Manolo García kanataria Bilbon izango da urtarrilean, kaleratutako azken diskoak aurkeztu eta burututako ibilbide profesionalean ospetsuak bilakatu diren kantuak zuzenean eskaintzeko.
    Abeslari katalanak 2001eko maiatzean kaleratutako Nunca el tiempo es perdido, bakarkako ibilbidean burututako bigarrena da, Quimi Portetekin osatzen zuen El Ultimo de Fila taldea desegin ondoren Arena en los bolsillos izenburua duen lana argitaratu baitzuen. Lan arrakastatsua izan zen saltzen jarri zen une beretik, bost egunetan diskoaren 100.000 kopia saldu baitziren.
    Manolo Garcíak bakarka kaleratutako bigarren diskoak, lehenengoaren osagarri berdintsuak baditu ere, ildo desberdinetik doa, nabarmenak baitira Rem edo atsegin dituen ehundaka musikarien eraginak, kantari kataluniarrak berak aitortzen duenez. Abesti berrietan diskoteka doinuak duten Un plan edo erritmo ezberdinak dituen Prendí la flor tartekatzen dira. Arabiar musikaren kutsua ere azaltzen da diskoaren zenbait pasarteetan, Manolo Garcíak dioenez, “txikitan teilatuetara igotzen nintzen Tánger edo Aljeriako doinuak entzutera eta hortik azaltzen dira abestietan bibolin arabiarrak eta mandolinak”.
    “Margotzeko paletan kolore guztiak bildu nahi ditut” dio pintura gogoko duen kantariak bere bizitzan eragina izan duten musikari eta joera aniztak azaltzeko: Argentinako tangoak, Elvisen rocka&rolla, Creedence Clearwater Revival, Queen edo Peter Gabriel. Doinu hauek bizitokikoekin elkartu ditu, sevillanak, tanguilloak, buleriak edo ‘kantu espainiarra’ tarteko, eta sortutako mestizajea guztiz aberasgarria izan dela onartzen du.


    URTARRILAK 9 ENERO (20.30)
    EUSKALDUNA JAUREGIA - BILBAO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886