|
|
usika
|
Folk
eta rock
doinuen nahasketa
Folk-rock
doinuak jorratzen dituen Perfect taldea gerturatuko da Bilboko Euskalduna
Jauregira urtarrilean, mundu osoan arrakasta haundia eskuratu ondoren
eskainitako 200 kontzertuetan. Perfectek The Pogues taldearen ildotik
jarraitzen du eta desagertutako talde irlandarraren formula bera
aukeratu du sortzen dituen abestietan, alegia doinu tradizionalak
rockarekin uztartuz.
Hirukoa, The Pogues taldean ibilitako Jamie Clarke gitarrajole eta
abeslariak, Pedja bosniar eskusoinu-joleak eta Andy Schabinger bateriajoleak
taldea osatzen dute.
Clarke da taldearen arima eta 1987an London erdiko Camden auzunera
bizitzera joan zenean murgildu zen buru belarri musika munduan,
Camden baitzen nazioarteko musika bilgunea. Innocence Lost, 80ko
hamarkadako pop talde ezaguna izan zuen lehen taldea, The Pogues
folk-punk taldean munduari biraka ibili aurretik.
Pedja bosniarrak hainbat sari irabazi ditu, arin bai arin jotzeagatik,
eta ukitu exotikoa txertatzen dio Perfect-en folk tradizionalari.
Alemaniara ikasle heldu zen eta han lagun baten beste lagun baten
laguna ezagutu zuen aleman ikastaro batean. Folk talde bat antolatzeko
eskusoinu-jole baten bila ari zen norbait ezagutzen zuen horrek.
Jakina, hura Jamie Clarke zen, eta garai hartan entseiuak egiten
ari zen Mochen Ritter bateria-jolearekin.
Bateria-jole berria, Andy Schabinger alegia, Interneti esker aurkitu
zuten. Schabingerrek gustokoa du doinu berriak probatzea eta erakutsitako
sormenaz gain ahalmen handia eta ikaragarrizko talentua nabarmentzen
zaio burutzen dituen abestietan. Gainera, bateria-jole berriak moderno-airea
ekarri dio talde historikoaren estiloari.
URTARRILAK
18 ENERO (20.00)
EUSKALDUNA JAUREGIA
|