Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Indarberriturik abiatzen dira orkestrak

     

    Orkestren ekitaldi ugarirekin gozatzeko aukera izango da 2002 urtearen hasieran, bertako orkestrak eta atzerritik etorritako hainbat talde ariko baitira Euskal Herrian barrena. Budapesteko Operako Orkestra Sinfonikoarekin ekingo diote urteari Gazteizen, urtarrilaren 2an izango den ekitaldian Karel Mark Chichón zuzendaria delarik. Alemaniako Gürzenich Orchester Köln taldea Donostiara gerturatuko da 18an eta James Conlon-en zuzendaritzapean Yung Wook Yoo pianojolea bakarlari lanetan arituko da.
    Euskal taldeen agerraldiei Euskal Herriko Gazte Orkestrak Gasteizen, Donostian, Arantzazun eta Bilbon emango dituen kontzertuak gehitzen zaizkio. Juan José Ocónek zuzenduko duen orkestrak bibolin ikaslea den Enekoitz Martínez Etxebarria izango du bakarlari lanetan.
    Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bi egitarau desberdin eskainiko ditu urtarrilean. Lehenengoa, Gilbert Vargak zuzenduko du eta Frank Peter Zimmermann bakarlari delarik Ravel eta Bartoken lanak eskainiko ditu hego Euskal Herriko lau hiriburueta. Bigarrena Donostian eskainiko da eta Maximo Valdés zuzendariaren aginduetara taldeko musikariak eta Bruno Clavrie flautajolea izango dira.
    Bilboko Orkestra Sinfonikoak egitarau bakarra joko du Euskaldunan Michail Jurowskyren zuzendaritzapean eta Louis Lortieren pianojolea delarik. Karl-Anton Richenbacher zuzenduko du urtarrilean
    Pablo Sarasate eta Bayonne Côte Basque orkestrak ekitaldi bakarrak emango dituzte urtarrilean, Karl-Anton Richenbacher eta Vincent Barthesen zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Iruñakoan Alessandro Carbonare klarinetejolea izango da bakarlaria eta Biarritzekoan Olivier Chauzu pianojolea.


    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886