|
|
usika
|
Klasikoetatik
dixie doinuetara
Gasteizko
Caja Vital Kutxa Fundazioak antolatzen duen Astearte Musikalak ekimenean,
ahots eta piano bakarlarien ekitaldiez gain dixiaren doinuak izango
dira entzungai urteko lehen hileko asteartean izango diren ekitaldietan.
2002 urteko saioak Camerata Clásica Española talderarekin
hasiko dira 8an, non Ingartze Astuy sopranoa eta beste sei musikari
biltzen diren, guztiak Germán Torrellas zuzendariaren aginduetara.
Zortzi musikariz osatutako taldea, lanak zuzenean eskaintzen zein
obrak aurkitzen, ikertzen, egokitzen eta moldatzen datza eta horren
eredu izango dira agerraldian joko dituzten Pérez del Camino,
De Laserna eta Ibeasenak, besteak beste.
Pianoaren doinuak nagusituko dira 15eko ekitaldian, Suitzan jaiotako
David Gómez pianojolea izango baita agerraldiko protagonista
nagusia. 1974an jaiotako musikaria Europa, Asia zen Ekialde Ertaineko
agertoki ezagunentan izan da eta Estatu espainarreko eta nazioarteko
sari ugari eskuratu ditu. 2000 urtean A. Piazzolla. Tangos para
piano diskoa argitaratu zuen eta bertako zenbat pasarte eskainiko
ditu ekitaldian, Granados eta Chopinen lanekin batera.
Elena Gragera mezzosopranoa eta Antón Cardó pianojolea
izango dira 22ko protagonistak, Schumannen lanekin osatuko dute
lehen zatia eta bigarrenean, Halffter, García-Leoz, Gombau,
Esplá eta Guastavinoren lanak eskainiko dituzte Rafael Albertiren
jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Badajozen jaiotako kantariak erakutsitako
trebetasunak, joera ezberdinetako konposagileen lanak Europako agertoki
ospetsuetan abesteko aukera eta zenbait disko grabatzeko aukera
eskaini diote. Cardó pianojoleak gaitasun berezia erakutsi
du Mélodie frantziarrean zein liedak eskaintzeko eta burutzeko
ibilbide profesionalean Montsalvatge, Balada, Nin-Culmell, Rincón
edo Bernaolaren lanen estreinaldiak egin ditu.
Dixie doinuekin osatuko da urtarrileko egitaraua, Pragako Old Timers
Jazz Band taldea izango baita 29ko ekitaldian. Jiri Plasil banjojolea
eta zuzendariak burutzen duen taldea beste bost musikarirekin osatuta
dago eta joera horretako musika Txekian jorratzen duen talde zaharrena
da. Bapatekotasunak, arlo teknikoan erakutsitako gaitasuna eta taldekideen
arteko elkar-ulertzean datza taldearen indarra. Taldearen errepetorio
zabalean doinu tradizionalak, ragtime, gospel, espiritualak, blues
eta 30. hamarkadako swing kutsua duten 250 lan inguru tartekatzen
dira.
BEGIRATU
AGENDA
|