|
|
usika
|
Olerkiak
kantu egin dituen musikaria
Paco
Ibañez kantariak, ia mende erdian osatutako errepertorioaren
zenbait atal eskainiko ditu, Neruda, García Lorca edo Brassensek
sortutako hitzekin gaur eguneko eroaldiari aurre eginez.
Hasi berri den milurtekoan, Ibañezen ahotsa erreferente bilakatu
da, ez bakarrik frankismoaren azken urteetan bizitakoagatik, baizik
eta 68ko Maiatza, Hego eta Ertamerikako gertakari izugarriak eta
beste zenbait gai jorratzen baititu gitarra eskuetan duelarik.
Valentzian jaio eta haur garaiak Frantzia eta Donostia artean eman
zituen musikariak, bibolina ikasketak hasi bazituen ere berehala
hartu zuen gitarra, Georges Brassens eta Atahualpa Yupankiren ereduari
jarraituz. 1956an Los Yares hirukoaren kidea izan zen eta urte horretan
ezagutu zuen Brassens, Olympian hain zuzen. 1958an Gongoraren La
más bella niña olerkian oinarritutako kantuak ibilbide
berriari ekiteko parada eskaini zion. 1964an Paco Ibañez
1, España de hoy y de siempre klasikoa bilakatu
den lehen diskoa kaleratu zuen eta hiru urte geroago, Alberti, Blas
de Otero, Gabriel Celaya, Miguel Hernández eta Quevedoren
olerkiak biltzen zituen bere bigarren lana argitaratu zuen.
1969an Sorbonako unibertsitatean eskaini zuen saio ikaragarria eta
abenduan Olympian grabatu eta hurrengo urtean argitaratu zuen zuzeneko
diskoa, urrats aipagarriak izan ziren kantariaren ibilbidean, alegia
1983an Frantziar Estatuak eskaini zion Arte eta Letren Domina eskuratzeko
erabakiorra. Oroitzen, Imanolekin grabatutako azken lanean, Euskal
Herrian haurtzaroan ezagututako kantuak dakartza gogora.
URTARRILAK
19 ENERO (20.30)
GARE DU MIDI - BIARRITZ
|