Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Pianojole gaztearen trebetasuna

     

    Parisko Goi Mailako kontserbatorioan lehen saria eskuratu ondoren, jazz atalean alegia, konposizio eta moldaketa irakasle bilakatu da Carine Bonnefoy musikari gaztea. Frantziako hego-ekialdean jaio eta egun Parisen bizi den pianojoleak herkide dituen beste zenbait musika izarrekin osatutako Carine Bonnefoy Quintet taldea aurkeztuko du Baionako Antzokian. 1974an jaiotako Bonnefoyk, Denis Leloup tronboijolea, Stéphane Belmondo trompeta eta buglejolea, Gilles Naturel kontrabajujolea eta Manu Roche bateriajolearekin batera osatutako boskoteak pasioz beteriko saioa eskainiko du.
    Bennefoy, taldearen buru eta zuzendari lanetan agertzen denean, sorkuntza lana azaltzen duen errepertorio berekoia eskaintzeaz gain, sentiberatasunez beteriko doinuak eta swing erritmoak jorratzen ditu.
    Bennefoyk Al Porcinok zuzentzen duen Big Band Paris Jazz Orchestra, afro-jazz joera jorratzen duen Cheik Tidian Fall, afro-funk erritmoetan murgiltzen den Gino Sitson Band edo 17 herrialde desberdinetako musikariak bildu zituen The European Jazz Youth Orkestra taldeetan izan da eta ¿Qué Pasa? Trío, Mattias Mainz edo Gospel Young Singersekin diskoak argitaratu ditu, besteak beste.

    URTARRILAK
    15 ENERO (21.00)
    BAIONAKO ANTZOKIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886