Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 57. Enero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Sonoritate ezberdinak jorratzen

     

    Hurrengo goizean jarri dio izenburua Ruper Ordorika musikariak kaleratu duen azken diskoari, non aldean daraman nortasun garbia goi mailara eramateaz gain momentu onenean daoela erakusten duen, musika eta hitzak asmatzerako orduan zein interpreta-tzerakoan.
    Diskoa grabatzeko lehen mailako musikarien laguntza izan du oñatiarrak, Lou Reeden eskuina den Fernando Saunders bajujolea taldekide izan baitu. Aurreneko bi-hiru diskoetan izan ziren Ben Monder (Paul Motian eta Marc Johnsonekin ibilitakoa) eta Kenny Wolles (Tom Waits eta Bill Frisellekin), alegia New Yorkeko jazz musikari apartak, alboan izan ditu.
    Lan berria aurkezteko, ohiko Mugalariak, alegia Nando de la Casa bateriajolea, Jose Gereñu bajujolea, Javi Antoñana eta Dani Pérez gitarrajoleak, izango ditu alboan.
    Diskoa sonoridade trinko eta atmosferikoan oinarriturik hasten bada Halako gau batez kantuarekin, poliki-poliki elementuak oldartzen doa eta soul doinuak nagusitzen dira Bihotz begiekin, pop erritmoak Ttikiegian, rock balada garaikidea Fatuaren baitan eta kantagintza eskuliburuetan agertu beharreko harribitxia den Zure ate ondoan kantuak tartekatzen dira, besteak beste.


    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886