|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Ederra
eta txuloaren trikimailuak
IRMA
LA DOUCE
Egilea: ALEXANDRE BREFFORT
Antzezleak: NINA SAVARY, VINCENT SCHMITT, PATRICE BORNAND,
DENIS BRANDON, LAURENT
DELVERT, MICHEL DUSSARRAT,
PIERRE JACQUEMONT, GILLES JANEYRAND, PATRICE LEROY, JULIEN MAUREL,
MIGLEN MIRTCHEV, PATRICK ROCCA
Musikariak: GÉRARD DAGUERRE, CHRISTIAN ORANTE, JEAN-LUC
PAGNI, ROLAND ROMANELLI, DIDIER SUTTON, BERNARD TEISSIER
Jantziak: MICHEL DUSSARRAT
Argiztapena: ALAIN POISSON
Eszenografia: JEAN-MARC STEHLÉ
Musika: MARGUERITE MONNOT,
RAYMOND LEGRAND
Koreografia: FREDERIKE BETZ
Dirección: JÉRÔME SAVARY
Konpainia: THÉÂTRE NATIONAL DE CHAILLOT
Ekoizpena: OPERA-COMIQUE |
Entractes
Organisations erakundeak 2001-2002 denboraldirako prestatutako komeria
musikal bakarra ikusgai izango da Biarritzen otsailean, Alexandre
Breffortek sortutako Irma la douce (Irma eztia) taularatuko baitu
Chailloteko Antzoki Nazionalak. Protagonistak gorpuzten dituzten
aktoreak, Nina Savary (Irma) eta Vincent Schmitt (Nestor/Oskar)
aski ezagunak dira antzerki, telebista zein zinemagintzan eta beraiekin
batera beste 15 antzezle eta bost musikari ageri dira eszenarioan.
Irma La Doucek jakina duen istorioa azaltzen du, alegia Caulaincourt
zubia eta Geldiezinen taberna artean dagoen gunean, tunanteak, trapitxeroak
eta mafiaren inguruan dabiltzan pertsonaiak agertzen direla, tartean
maitasun istorioa delarik.
Caulaincourtetik Geldiezinen tabernara doan ibilbidea eskutik egiten
dute Irma ederrak eta Nestor, jeloskorra eta alproja sentimentala
den bere txuloak. Baina Irma ohartu egingo da Nestor diru eztutasunetan
dabilela eta egoerari irtenbidea emateko asmoarekin, Nestorrek Oskar
agure aberatsaren besoetara bultzatuko du Irma gaixoa. Baina ustezko
Oskar Jauna, bizarrarekin mozorratuta dagoen Nestor bera izango
da. Ezertaz ohartu barik, Irmak Oskar aukeratuko du baina Nestor
kartzelaratuko dute, bertan azalarazten delarik Irmaren etsipena.
Jérôme Savaryk alaitasunean eta gozamenean murgilduta
burutu zuen musikalaren ekoizpena, horren ospetsua den Savary
ukitua bazter guztietatik agertzen delarik. Haatik, ikuskizunak
Breffortek idatzitako liburuxka jarraitzen badu ere, eszena zuzendariak
aitortu egiten du bere asmo nagusia Broadwayen egindako bertsio
haundikietatik urruntzea izan zela, oso itxura errazean idatzita
zegoelako.
Musika efektu izugarririk izan gabe, Gerard Daguerre pianojole eta
orkestratxo zuzendariak emaitza harrigarriak lortzen ditu lana borobiltzeko.
Daguerrerekin batera, Roland Romanelli eskusoinujole miresgarria,
Christian Orante bateriajolea, Jean-Luc Pagni, gitarra, txirula
eta tronboijolea, Didier Sutton perkusiolaria eta Bernard Teissier
kontrabajujolearen lana gehitu behar zaie.
OTSAILAK
15 FEBRERO (20.30)
GARE DU MIDI - BIARRITZ
|