Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 58. Febrero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Emozioen munduan barrena

    TXINTXA RAPIÑA
    Egilea: FELIPE LOZA
    Itzulpena euskara: JON FANO
    Itzulpena ingelesera: GABRIEL OCINA
    Aktoreak: KIKE GAGO, MIKEL
    LOSADA, NAGORE NAVARRO, GABRIEL OCINA, ANA PÉREZ
    Eszenografia: CARLOS BAREA
    Atrezzo: GORKA AGIRRE
    Jantziak: Mª LUZ DÍAZ
    Musika: BORJA RAMOS
    Zuzendaria: EGUZKI ZUBIA
    Argi diseinua: IÑAKI GARCÍA
    Taldea: TXAMUSKINA
    Produkzioa: FERNANDO VALGAÑÓN

     

    Umeak eta orohar gizakiak sentitzen dituen emozioak dira Txamuskinako, Txintxa rapiña, azken muntaiaren abiapuntu eta norabidea. Familiarteko publikoari zuzenduta, gai zein egitura aldetik orain arte egindako lanen aurrean, erabat ezberdina den proposamena aurkezten du konpainia bizkaitarrak.
    Fernando Valgañon, Txamuskinako kidearen esanetan lan honen bidez artistikoki apostu ezberdin bat bideratzeko ahalegina egin dute, “normalean umeei ematen zaizkien ipuinak oso errazak izaten dira, alabaina, oraingo honek haurrei bertan ikusten dutenaren gogoetan txiki bat egitea eskatzen zaie, nahiz eta edukia beraiek ulertzeko modura azalduta egon”.

    Apostu berria

    Txamuskinako kideek gorputz lan dinamikoa eskatzen zuen proiektuan pentsatu zuten hasiera hasieratik, non, mugimenduak testua bera baino garrantzi gehiago izango lukeen. Ondorioz, Eguzki Zubiarekin kontaktuan jarri ziren antzezlana zuzentzeko asmoz. Antzezleentzako honelako lan fisiko bati aurre egitea ikaragarrizko lana suposatu du eta hilabete eta erdian zehar prestaketa lan bizian buru belarri sartuta aritu dira.

    Egitura zirkularra


    Felipe Lozaren testutik abiatuz hala nola bi irakurketa ezberdin planteiatzen saiatu dira. “Heriotza, maitasuna, lotsa... gauza sakonen inguruan hitz egiten bada ere ekintzaren bidez, pertsonai ugari, dantza, kantu, xelebrekeriak eta antzeko errekurtsoak erabiliz gure intentzioen berri izango dute, helduak barren barreneko mezuarekin gelditzen diren bitartean”, dio Eguzki Zubiak.
    Muntaiaren egitura argumentala modu zirkularrean planteiaturik dago, bertan ipun bat kontatuko da, non gizakiaren garapenaren me-tafora egiten dena, Big Band-aren eztandarekin hasi eta Estatu Batuetako eredu kapitalistan bukatuz.
    Kontaketa etapa ezberdinetatik igarotzen da baina une horiek denborazkoak izan beharrean emoziozkoak dira, sentimenduen eboluzioa bideratuz. Istorio zabal honen narratzaile paperean mago bat dago zeina untzia kaperatik ateratzeko ahaleginak egiten ari den baina ez du sorterik izango eta hortik aurrera kontaketari hasiera emango dio.
    Martxoaren 9an, Galdakaoko Torrezabal Kultur Aretoan ofizialki estreinatu aurretik, Bilborocken otsailaren 3an eta Kafe Antzokian 17an, hainbat funtzio eskainiko dituzte.

    Felipe Loza
    Karraka talde Bilbotarrean eman zituen idazkuntza eta interpretazio lanetan bere lehenengo urratsak, Bilbao Bilbao edo Euskadifrenia bezalako muntaietan parte hartuz. Txamuskinakoek Felipe Lozarekin zuzenean kolaboratzen duten bigarren aldia da, orain pare bat urte, Teatro mohikano lanaren bertsioa estreinatu baitzuten.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886