|
|
usika
|
Bi
ekoizpen opera berdinarentzat
Wolfgang
Amadeus Mozart konposagileak sortutako opera ospetsuenetarikoa den
Die Zauberflöte, (Txirula Miresgarria, alegia) bi ekoizpen
ezberdinetan taularatuko da otsailean. Gasteizko Printzipal Antzokian
Comediants taldeak Gran Teatre del Liceurekin batera sortutako lana
eszenaratuko du 20tik 22ra artean eta Hendaiako Gare du Midin Erromako
I Virtuosi konpainiak ekoiztu eta Entractes Organisations erakundeak
antolatutako ikuskizuna 2an eskainiko da.
Mozartek burutako azken opera Emmanuel Schikaender-en liburua du
oinarria. Istorioaren protagonista nagusiak Tamino printzea eta
Pamina dira, lehenak Gaueko Erreginaren enkargua jasotzen duelarik
honen alaba den Pamina Sarastro maltzurraren bahiketatik askatzeko.
Helburua lortzeko, Gaueko Erreginak emandako xirula miresgarria
eta Papageno bidelagunak izango ditu, saritzat Paminaren maitasuna
eskuratuko duelarik. Neskaren askatasuna lortzeko, Sarastrok jarritako
hiru froga gainditu beharko ditu printzeak.
Gorrototik maitasunera
Une horretan argitzen da Sarastro jakintsuaren asmoak zintzoak direla:
boterea gogoko duen ama maltzurraren besoetatik neska gaztea askatzea
nahi baitu. Hiru froga gainditu ondoren Tamino eta Pamina ezkontzeko
prest daude, baina Gaueko Erreginak ahalegin guztiak egingo ditu
eztegua ezeztatzeko.
Alfredo Corno eszenografoa izango da Biarritzeko Gare du Midin taularatuko
den La Flûte Enchantée ekoizpeneko eszena zuzendaria.
Moldaketa berria sortzeko Mozart eta Danteren paradisua bata bestearen
alboan jartzen ditu Cornok hautaketa bakoitzak egindako meritoen
eta norberaren gaitasunen arabera egin baita eszena zuzendariaren
esanetan. Mozartek sortutako lanaren miraria irakurketa ezberdinak
eskaintzean datza, haurrentzat idatzitako maitagarrien ipuina eta
mazoneria jorratzen duen gaia elkarrekin azaltzen direlako. Txirula
Miresgarrian agertzen den bigarren ardatz hori Frantziako Iraultzaren
ondorioa da, izandako gertaerak gertu-gertutik bizi zituelako Mozartek.
Biarritzen taularatuko den ikuskizunean Erromako I Virtuosi konpainiako
70 partaide azaltzen dira eszenarioan Marco Berdondini musika zuzendariaren
aginduetara, orkestrako musikariak eta bakarlariak ezezik, Paolo
Saviok zuzentzen duen abesbatzako kantariak tartekatzen baitira.
Bidaia liluragarria
Haurrentzat bereziki zuzenduta izan arren, aipaturiko bi ardatz
nagusiak jorratzen ditu Comediants konpainiak Gran Teatre del Liceu
erakundearekin batera sortutako La Petita Flauta Mágica ekoizpenean
ere. Ekoizpen horretan herri umoreak, itxura baten, duen nortasun
hutsa eta barne sentimenduen arteko uztarketa lortzen da,
sortzaileen esanetan. Era berean naïf eta liluraren arteko
nahasketa horretan datza lanaren erakartasuna, Joan Font,
eszena zuzendariak aitortzen duenez. Ikuskizuneko protagonistak
burutzen duten bidaia azpimarragarria da Kataluniako konpainiako
kideentzat, giza arimaren alegoria izateaz gain, bakoitzak barnean
dituen alde zeharo ezberdinak erakusten dituelako. Bidaia horrek
parekotasun ugari azaltzen ditu Comediantsek 25 urtetan egindako
ibilbidearekin eta protagonistak islatzen duten baloreak eta bikaintasuna
ditu ezaugarriak.
Mozart y la flauta mágica
En La Flauta Mágica, el compositor de Salszburgo se valió
de la tradición del teatro popular que en consonancia con
la magia de la ópera pretendía seducir al mayor número
de espectadores posible. A ello se añade una excelente partitura
musical, sin la cual hubiese resultado imposible que alcanzase el
reconocimiento Universal que cuenta desde su estreno.
OTSAILAK
2 FEBRERO (20.30)
GARE DU MIDI - BIARRITZ
OTSAILAK 20, 21, 22, 24 FEBRERO
PRINCIPAL ANTZOKIA- GASTEIZ
|