Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 58. Febrero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Irlandako tradizioa puri-purian

     

    Irlandako ahotsik fresko eta kementsuenetakoaren jabe den Niamh Parsons Euskal Herriko zenbait eszentokietara gerturatuko da otsailean. Sandy Denny, June Tabor eta Dolores Keane-rekin antza hartu dioten kantariari buruz “haren ahotsaren moduko bat edo bi baino ez dira ageri balaunaldi bakoitzean” esan du Archie Fisher eskoziar artista handiak.
    Dublingo kantariak txiki-txikitatik musika izan du inguruan, aitak kantua eta harmonia irakatsi baitzien hari eta ahizpari. Gaztetan sorterriko pub batean musika tradizionala jorratzen hasi zen eta bertan bere kantu sorta handitu zuen. Gerry ‘Banjo’ 0’Connor-ek abesten entzun zion eta Killera taldearekin bat egiteko aukera eman zion, haiekin hiru urte egin zituelarik. 1989an Waterboys taldeko Mike Scott-ek gonbitea egin zion haiekin Dublingo Olympia Theatre-n abesteko.
    Hurrengo urratsa Belfasteko Dee Moore musikariarekin eman zuen, bajujolari Niamh-en ahotsa ezin egokiagoa begitandu baizitzaion bere abestietarako. Niamh eta Dee Loose Connections taldearekin batera Edinburgoko Folk Jaialdira gonbidatu zituzten eta Eskoziako hiriburuan emandako ekitaldia Greentrax disketxeko arduradunek entzun eta kontratua sinatzea proposatu zioten. Lehen lana 1992an argitaratu zuen Loosely Connected izenburuarekin. Kritika bikainak jasotzeaz gain, De Dannan taldeko Johnny ‘Ringo’ McDonagh bodhramjoleak gonbita egin zion Arcady irlandar musika tradizionaleko bere taldearekin bat egiteko.
    Arcadyrekin batera Many Happy Returns diskoa kaleratu ondoren berriro ekin zion bakarkako bideari eta Loosen Up grabatu zuen 1997an eta 1999an Blackbirds and Thrushes izenburupean irlandar baladez diskoa plazaratu zuen. 2000n lagun duen Graham Dunne gitarrajolearekin In My Prime argitaratu zuen, BBC Radio 2k Urteko Diskoa izendatu zuena alegia.

    OTSAILAK 15 FEBRERO
    ZUBELTZU ZINEMA (DEBA)
    OTSAILAK 17 FEBRERO (20.30)
    EUSKALDUNA JAUREGIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886