Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 58. Febrero de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    M’balax eta blues uztarketa

     

    2000ko ekainaren bukaeran argitaratutako Dabah azken diskoarekin dator Senegalen jaiotako Ismaël Lo musikaria, non heldutasuna adierazten duten abesti guztiak biltzen dituen. Bere etxean zein Dakarreko Studio 2000 eta abestiak nahastu diren Parisko ekoiztetxean sortu eta grabatutako kantuak barnean daraman zirrara aireratzen dute.
    Gogoko dituen gaiez gain, entzuleen kontzientzia astintzeko asmoa azaltzen du Ismaël Lok, bere itxura guztietan azaltzen den norberekeria salatzen baitu sortutako hitzetan. Besteak beste, arrazakeria, baliozkotasunaren aurretik diru-gosearen fetitxismoa edo etorkizuneko Afrika aipatzen dute bere kantuek. Dabah-en tartekatu dituen abestietan agerian utzi du, doinu berriak sortzeko zein blues kutsuarekin m’balax erritmoak nahasteko gaitasuna. Era berean, mundu osoan barrena egindako joan-etorriak bazter guztietako koloreekin blai agertzen dira abestiak.
    Hala bere aitaren hizkuntzan, wolof dialektoa alegia, nola frantzesez eskaintzen dituen kantuetan mandingo eta peul kulturen me-lodiak eskaintzen ditu soul zein rythm & blues amerikarraren ikutuekin.
    Musikan burututako ibilbidea Dakarren hasi bazuen ere, Mauritania eta Ganbian zehar ibili zen Super Diamono taldean sartu aurretik eta Europa eta Kanariar Irletara iritsi baino lehenago. Senegalera itzuli ondoren, Super Diamonorekin hasi zen eta beraiekin zela murgildu zen sorterriko erritmoekin doinu dantzagarriak sortzen. Lortutako erritmo berriek gazte senegaldarren artean arrakasta izugarria izan zuten eta M’balaxen sorrera suposatu zuten.

    OTSAILAK 20, 21 FEBRERO
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886