|
|
abal
gunea
|
ona
Abierta
|
Soinu
eta irudizko mostra ibiltaria
Kantuketan
erakusketa, Euskal Kultura Elkarteak orain urte eta erdi hasitako
euskal kantua modu originalean erakutsi eta entzunarazteko proposamena
dugu. 200 metro karratutako eremu zabalak berezitasun eta eskura
dauden berrikuntza teknologiko guztiez baliatuz soinu eta irudiz
jositako ibilbide paregabea ikusteko aukera ematen dute.
Lau hizkuntzatan
Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Uneak zabalduko dizkio bere ateak
mostra interesgarri honi martxoaren 2ra arte. Gerora, Bordele, Tolosa,
Lyon, Bilbao, Quebec eta Estatu Batuetako zenbait euskal etxetan
egiteko asmoa dute.
Lau hizkuntza ezberdinetan, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta
ingeleses eskaintzen da era guztietako euskarrietan batzen diren
250 lanen informazioa. Besteak beste, Su ta gar taldearen kantetatik
Xalbadorrek 1940an Idahoko desertuan kantatu zituen bertsoak, abesbatza
batek 1930ean Gernikako Arbolaren azpian eskaini zuen emanaldia
edo Ramon Lazkanoren azken diska ikusgai daude Kantuketa mostra
honetan.
Erakusketa hiru gune garrantzitsutan banatua dago. Aurrenekoan euskal
kantuaren historia aztertzen da, nolabait, kantu epikoak, emigrazioari,
itsasoari, mendiari eta bertsolaritzari loturiko abesti eta doinuak
batuz. Atal honetan Xalbadorren heriotzaren 25. urteurrena eta Xanpun
desagertu berrian gogora ekartzeko asmoa dute. Euskal kantuen formatuan
oinarritzen da bigarren gunea eta hirugarrena aldiz, 1960tik gaur
egunera arte, Ortzik eta Ez dok amairu muga direla, euskal kantuak
izan duen berrikuntzaren inguruko informazioa ematen da, rocka,
reggea eta bestelako genero musikalei lekua eskeiniz.
Euskal Kultura Elkarteak Quebec-eko Musée de la Civilisationen
eredua jarraitu du erakusketa diseinatzeko orduan. Hain zuzen, bertako
etnomusikologo eta artista talde garrantzitsu batek mostrako edukien
sailkapenean estuki parte hartu dute. Dena dela, Euskal Kultura
Elkartea, 80 elkarte ezberdinez osaturik egotean, Kantuketanez gain
orain arte landutako helburuez gain, etorkizunari begira, andana
bat proiektu aurrera eramateko prest ditu. Egun, fonoteka sortzeko
aurreneko urratsak ematen ari dira soinu eta idazki artxibo solteak
bilduz. Ondare horrekin umeentzat propio diren programak egiteko
asmoa dute, gerora eskola orduetatik kanpora ezagutzera emateko.
Joku interaktiboak
Beste proiektu garrantzitsuetako bat, sei eta hamabi urte arteko
gaztetxoei zuzenduta dagoen 120 kantu eta bost jokoz osatzen den
CD-Rom interaktiboa dugu. Jolas bakoitza munduko kontinente batean
kokatu dute eta lurralde bakoitzean bertako musika tresnarekin joko
ezberdin bat proposatzen diete umeei.
Besteak beste, partiturekin jolastuz belarria landuko dute, nahaste
mahaiarekin disc-jockey praktikak burutuko dituzte, honekin batera,
bertsoak osotzeko jokoa ere badago, baita kantuak sortu eta grabatzeko
eta azkenik, bikoteen jokoa, musika ezagutu eta istorioak osotzeko
aukera.
|