|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Aire
berritzaileak 25 urte igarota
EKIDAZUKO
ASTASENDIA
Egilea: MIKEL ZARATE
Gidoi moldaketa: KIRMEN URIBE, IDOIA AGIRRE, JOSU CAMARA
Aktoreak: MARI FELI ETXANDIA, JURGI ETXEBARRIA, JOSU CAMARA,
JAVIER OBREGÓN, ELENE SUSTATXA
Soinua: PABLO LASA
Musika: OSKORRI
Diseinua: MARKO ARMSPACH
Argiztapena: AITOR AGORRIA
Jantziak: NATI ORTIZ DE ZARATE
Zuzendaria: JOSU CAMARA
Taldea: KUKUBILTXO ANTZERKI
TALDEA |
Kukubiltxo
talde larrabetzuarrak 25.urteurrena betetzearekin batera antzezlan
berria estreinatzeko asmoa du berrikuntza esanguratsuak barneratuz.
Proiektu honekin adin guztietako ikuslegoa dute abiapuntu, eta era
berean, eduki, testu eta egitura aldetik aurrerapausu garrantzitsuak
proposatzen saiatu dira egoera berrira egokituz.
Ekidazuko Astasendia Mikel Zarate idazle kontenporaneoaren Ipuin
antzeko alegi mingotzak obratik jaso dute, Kukubiltxok urteetan
jarraitutako filosofian bide berri bat zabalduz, orain arte euskal
ipuingintza tradizionalean oinarrituak egon baitira beraien antzezlanak.
Astoen mundua
Istorikoki alegietan eta baita ahozko literaturan animaliak izan
dira protagonistak, Josu Kamara antzezlaneko zuzendariaren, esanetan
oso errekurtso baliagarria da gizakien jarrerak analizatu eta adierazteko.
Astoak aukeratu ditugu protagonista gisa, hamaika mila konotazio
ezberdin izateaz gain oso maitatuak baitira guziongatik. Piztiagokoak
gure astotxoak lasai asko bizi diren Ekidazuko herriaz jabetzean
astasendiaren izaera aldatu nahi izango dute gainontzeko animalientzat
astoen ezaugarria den arrantza edo kantua debekatuz eta konfliktu
bat sortaraziz, dio antzezlaneko zuzendariak.
Injustizia, elkartasuna, heriotza... bezalako gai potoloak jorratzen
dira azken lan honetan, dena dela, Mikel Zaratek berak eta baita
kukubiltxokoek ere, uko egiten die moralina saiakera guztiei. Hain
zuzen ere, istorioak duen kutsu dramatikoa leuntzeko umorea erabiltzen
dute kontrapuntu gisa. Egia da gauzak adierazterakoan ez dugula
eskutaketan ibili nahi izaten. Kasu honetan eskema bezala justizia
injustizia egoeretan jolastea eta pertsonaiek egoera horien aurrean
erantzuteko duten kapazitatea ala ez planteiatu dugu. Guretzako
antzerkia espresabide bat da eta printzipioz ez dugu helburu didaktikoz
egiten. Lan hori hezkuntza munduan dagoen jendeari eta familiartekoei
dagokie. Aitzitik, kontatzen dugun horretan gure sentimenduak, pentsakerak,
ideologiak islatzen ditugu, horiek ez ditugu ukatzen adierazi
du Kamarak.
Musikaren indarra
Kukubiltxokoek musika elementu garrantzitsua dute eta bereziki azken
ikuskizunetan dramaturgiaren barruan presentzia espezifikoa izan
du. Oraingoan ere Oskorri arduratuko da musika ekoizteaz, are gehiago,
hasierako emanaldi batzutan bi taldeak eszenatoki berean aritzen
saiatuko dira nolabait Kukubiltxoren 25. urteurrena ospatzeko xedez.
Oskorrirekin bizi dutena maitasun istorio bat dela dio
Josu Kamarak. Katuen testamendua ikuskizunean lan egin zuten, aurrenekoz
bi konpainiek ikaragarrizko arrakasta lortuz. Hasierako partehartze
hori enkarguz izan bazen ere orduaz geroztik, Marijan Kanta zan,
Oskorriren 25 urteurrena eta Kukubiltxoren azken lau ikuskizunetan
elkarrekin kolaboratu dute.
Talde larrabetzuaren beste asmoetako bat antzezlanean koreografia
landuak barneratzea izan da, bere garaian Biarritzeko Balletarekin
kontaktuan jarri ziren Filgi Claveriren bitartez, alabaina, azkenik
ez da posible izan eta beste baterako uztea erabaki dute.
Hasiera hasieratik euskal hizkuntza izan dute espresa bide eta nolabait
helburu, halaber, betiko eskemetatik atera asmoz alde literarioaren
kalitatea mantendu eta hizkuntza gaztea, egunerokoa, barneratzen
saiatu dira oraingo honetan, horretarako, Kirmen Uribe idazle bizkaitarraren
laguntza izanik.
Egungo
hizkera
Alegietan ohikoa den bezala Mikel Zaratek ere kontutan hartu zituen
hitz jokoak obra hau idazterako orduan. Ondorioz, Ekidazuko astasendiko
lanaren protagonisten eskuak, apatzak izango dira eta orduan eskutitza
idazten dutenean apatitza idatziko dute, nolabait hitzen jolasek
testu literarioari musikalidadea emanez.Hiri baten garatzen
den istorioa dugu beraz euren artean hizkera hurbila, egunekoa,
bizia.... izango da. Ez pentsa lan erraza izan denik hori lortzea,
gaur egun euskeraz ez dira espresio larregi erabiltzen eta erderara
jotzen dugu gauza enfatikoak esan nahi ditugunean dio Kamarak.
Eszenatokian hiri bat ageri da bi plano ezberdinetan egituratua.
Lehenengoan agertuko diren pertsonaiak mozorrotutako aktoreak izango
dira, bigarrenean aldiz, esku papinak, Puppet -telebistan agertzen
den txotxongiloaren teknikara egokituak. Bazterretan ezarritako
bi dorre puzgarrik eutsiko dute eszenografia osoa, tartean gainontzeko
elementuak barneratuko dituztela.
Oskorrirekin gertatu zaien bezalaxe, anitz kolaboratzaile izan dituzte
hogeita bost urte hauetan. Halaber, Kamararen esanetan bi norabide
ezberdinetan eman dira laguntza hauek, gure antzezlanetan
parte hartu dutenez gain, guk ere beste konpainia batzurentzat lan
egin izan dugu, adibidez Karraka taldearekin izandako harremana
oso garrantzitsua izan zen guretzako, beraien zenbait lanen eszenografia
egiteaz arduratu ginen. Azken zazpi-hamar urtetan erraldoiak-buruhandiak,
kilikiak egin ditugu kanporako, nahiz eta lehentasuna gure proiektuekin
izan.
Ibilbide luzea
Hasierako urteetatik aldaketak ez dute amaierarik izan. Kukubiltxoren
garapena pertsona eta egoera askogarengatik eraginda egon da, aitzitik,
behin talde profesional gisa antolatu zirenetik konpainia finko
bezala garatzeko nahia izan dute. Egoerak ez du laguntzen
plantilan hamabost pertsona egoteko. Momentu honetan zortzik osotzen
dugu taldea, lau kooperatibistak gara eta beste laurak kontratatuak
daude. Kanpoko kolaborazioa behar dugunean normalean beti pertsona
berdinetara jotzen dugu aipatzen du zuzendariak.
1977an jaio eta lehenengo bost urtetan talde amateur gisa funtzionatu
zuen Kukubiltxok. Toti Martinez de Lezea eta Alberto Albaizar izan
ziren sortzaileak Larrabetzuko Institutuko orduko gazte batzukin
batera. Esku panpinekin, geroxeago sanko eta hainka-paluak deskubritu
zituzten eta telebista munduan ere sartu ziren pixka bat.
Egiten zituzten lanek eskaria sortzean profesionaltzeko erabakia
hartzera iritsi ziren. Kideen kopurua handitu egin zen, honetaz
gainera, estetika eta ideia aldetik ere aldaketak egin zituzten.
Argi beltza bezalako teknika berriekin esperimentatzen hasi ziren,
bestalde, momentu horretan emandako aurrerapausuetan zerikusia izan
zuen pertsonaetako bat Ramon Barea izan zen, berari esker gauzak
eszenaratzeko modua ezberdinak ikasi zituzten.
Estetika aldetik ondorioz Erramun Landarekin lanean hasi ziren,
pertsonaia borobil eta puzgarriak barneratuz. Gero Mikel Díaz
eta Estefarekin, estetikak beste bide batetik zuzendu zuten., inoiz
Kukubiltxok burututako kale eta animazio ikuskizun potenteena eginez
Jalgi hadi plazara izenburupean
Beste referentzia bat Orreaga espektakulua izan zen, Episodes, Iparraldeko
konpainiarekin kolaborazioan egindakoa. Horraz geroztik bolada luze
batean barruko ikuskizun guztiak alde batera utzi zituzten, berriz
ere barrura bueltatzeko momentua Mundua salba dezagun lanarekin
iritsi zen, garai horretan kanpoko beste zenbait lan ere antzeztu
zituzten Orain dela bost urte, Kukubel estreinatu zutenenean, Kukubiltxok
hogei urte bete zituen eta urrats bat bat gehiago eman nahi izan
zuen kanpora zein barrura egokitu liratekeen lanekin eta egun ere
horretan dihardute.
Martxoak
14-17 Marzo
Arriaga - Bilbo
Martxoak 22-23 Marzo
Zornotza Aretoa
Martxoak 24 Marzo
Sarobe Antzokia - Urnieta
|