|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Hilketak
edo kulturaren deuseztapena
LAMINDEGIKO
LAMINAK
Egilea: PANTZO HIRIGARAY
Anztezleak: BEÑAT BIDEGAIN,
ANDDE CARRÈRE, HÉLÈNE CHARRITTON, JAMATTITT
DUHALDE, MAITE DUNAT, PANTZO HIRIGARAY,
PHILIPPE MAYTÉ, ELIANNE
MENDIBOURE, GILLES PAROT, PATRICK SALLABERRY
Zuzendaria: EDI NAUDO
Konpainia: XIRRIXTI MIRRIXTI ANTZERKI TALDEA
Ekoizpena: EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA, GARAZIKUS ELKARTEA |
Xirrixti
Mirrixti Antzerki Taldeak, Lamindegiko Laminak lana taularatuko
du Biarritz Culture erakundeak antolatu duen Hiru Harriz Lau
Xori egitasmoan. Baionako konpainiak 1998an egin zuen bezala,
hau da, urte bete lehenago Donostia Hiriko Literatur Lehiaketako
Antzerki Saria irabazi zuen Beherearta lanaren ekoizpena egin zuenean,
orain ere Gipuzkoako Hiriburuko lehiaketa irabazi zuen testua aukeratu
du bere zortzigarren ekoizpena burutzeko.
Hala Beherearta eta Lamindegiko Laminak nola 1995ean taularaturiko
India beltzak, hirurak dituzte egile bera, Pantzo Hirigarai idazle
eta kazetariak sinatutako testuak baitira.
Aldez aurretik sortutako zortzi antzezlanekin egin duten bezala,
Euskal Herriko gizartean leinuruak aukeratu dituzte
Xirrixti Mirrixtikoek, taldekideen lehen helburua euskal kultura
bultzatzea baita, era berean, barrea eraginaraziz.
Hirigaraik idatzi eta Donostian bizi den Edi Naudo artista eta zuzendari
katalanak gidatu duen ikuskizuna Irati inguruan kokatu du Xirrixti
Mirrixtik. Euskal Kultur Erakundea eta Garazikus Elkartearekin batera
erdietsitako azken komeida bada ere, eleberri beltzaren oinarriak
agertzen ditu eta literatura mota horren maisua den Agatha Christieren
ildotik darrai. Baionako konpainiako kideek aitortzen dutenez Hamar
negrottak iradokiz, Euskal Herrian ere hamar pertsonaiak bata
bestearen ondotik desagertzen dira.
Lanaren protagonista nagusia, Maixan Lumaeder idazlea eta Iparraldeko
azken euskalduna alegia, euskal kulturako azken ordezkariak bere
Iratiko txaletera gomitatzen ditu. Euskalzaletasuna kinka larrian
dagoela-eta, gogoeta egitea erabakitzen dute ondarea salbatzeko
asmoarekin.
Lumederren inguruan Euskal kulturako arlo desberdinen azken ordezkariak
bilduko dira: Xalbattin bertsularia, Aita Aritzabelar euskaltzaina,
Panpi Sare pilotaria, Amaia Solsoprano kantaria, Eulalia de Taulagain
antzezlea, Peio Xirulet txistularia, Ramuntxo Aztalarin dantzaria,
Amédée Xango mus jokalaria eta Antton Haitzondo haizkolaria.
Bitartean, elur ekaitza batengatik, denak mendiko aterpe horretan
irten ezinik geratuko dira eta bapatean erahilketak hasiko dira
Lamindegiko Laminak leiendaren haritik. Ikuskizunak erakusten dituen
ezugarri nagusiak. Xirrixti Mirrixtikoen esantean hobenduna
zein den eta hilketak zein helbururekin burutzen diren aztertzen
da ikuskizunean zehar. Hala ere, beste ikuspuntu edo keskari ere
ekiten diote, alegia hiltzaileak jadanik hilzorian den Eskualtasuna
betiko desagertarazi nahi ote duen edo ba ote duen besteek ezagutu
behar ez duten sekretu bat?. Guztia argitzeko, Hirigarairen
detektibe kuttuna den Zakarias Putxapal gerturatuko beharko da.
1982an sortu zenetik Pantzo Hirigarairen hiru lan taularatu baditu
konpainiak, Piarres Larzabal, Daniel Landart, Pantxoa Etchegoien
edo Piarres Lafitteren testuak egokitu ditu eszenarako.
Autor, periodista y actor
Además de haber obtenido el primer premio del certamen literario
Ciudad de San Sebastián en 1997 y 2000 con sus obras Beherearta
y Lamindegiko Lamiak, respectivamente, el escritor de Baigorri Pantzo
Hirigaray desempeña su actividad profesional como periodista
en Irulegiko Irratia y figura en el elenco del último trabajo
de la compañía Xirrixti Mirrixti.
MARTXOAK
24 MARZO (17.00)
LE COLISEE - BIARRITZ
|