|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Hiriak
dakarren giza-isolamendua
CARESSES
Egilea: SERGI BELBEL
Itzulpena: JEAN-JACQUES PREAU
Antzezleak: CARLES ROMERO, OLATZ BEHOBIDE, VIOLETTE CAMPO, VIOLETTE,
AGNÈS YOBREGAT, ETIENNE KIMES, ANTONIN VAULIN, SYLVAIN
SAVARD, MURIELLE VICENT, ALIN LEFEVRE, VINVENT POIRIER, MIREILLE
MAHE
Eszenografia: DIDIER KUHN
Argiztapena: BRUNO PARIS
Musika: PASCAL GAIGNE
Zuzendaria: PASCALE DANIEL-LACOMBE
Konpainia: THÉÂTRE DU RIVAGE
Ekoizpena: BAIONAKO SCENE NATIONALE, HENDAIA HIRIA, GARAZIKUS,
THÉÂTRE DU RIVAGE, O.A.R.A. |
Lapurdiko
Getaria herrian egoitza duen Théâtre du Rivage konpainiak,
ibilbide profesionalean burutu duen bigarren lanaren aurre estreinaldiak
burutuko ditu martxoan, apirilan Baionako Antzokian ikuskizunaren
estreinaldi ofiziala egin aurretik. Lapurtarrek testu garaikidea
eta ausarta aukeratu dute dirulaguntza ugarirekin hornitutako lana
taularatzeko eta Sergi Belbel katalanarren Caresses (ferekak) ekoizteko.
Pascale Daniel-Lacombe-ren zuzendaritzapean, Estatu frantziarreko,
Kanadako, Kataluniako eta Euskal Herriko hamar aktore bildu dira,
horren jatorri ezberdineko an-tzezleekin lan egiteak Unibertso
ezberdinak agerian jartzeko aukera eskaintzen diolarik. Bere
osotasunean frantzesez burutzen bada ikuskizuna, aktoreen jatorrizko
hizkuntzaz baliatuko da Daniel-Lacombe katalanez edo gaztelaniaz
esandako bizpahiru esaldi tartekatuko baititugu agerraldian, Belbelek
sortutako testua eta berak esan nahi duena indartzeko asmoarekin.
Agian, ez du izango horren beharrik, berak erabiltzen dituen
hitzak benetazkoak izateaz gain, azkarrak eta bortitzak direlako,
zuzendariaren ustean.
Gizakien arteko komunikazio eza edo elkarrekin harremanetarako arazoak
islatzen dira Théàtre du Rivageren ekoizpenean, protagonistak
axolagabetasuenean erori diren lau belaunalditako pertsonaiak direlarik.
Taularatzerakoan Schintzler-en erronda delakoa aukeratu dute eta
protagonista guztiak binaka agertzen badira lehen planoan, pertsonaia
ezberdinekin osatzen dira hamar eszenak burutzen dituzten bikote
guztiak. Aurrekaldean ageri diren bikoteen inguruan beste zenbait
hiritar dabiltza han-hemenka, hiria eta egungo hirietan dagoen isolamendua
islatu eta ados jartzeko guneak aurkitu ezinean.
Sorkuntza lana egonaldiaren ondorioa izan da eta partsonaia bakoitza
finkatzeko. Antonin Vaulin akoteraren esanetan norberarena
eta beste guztien testuak antzeztu ditugu lehenengo eta horrek aukerak
eman dizkio zuzendariari sortutako ñabardurak pertsonaia
bakoitzari itsasteko.
Belbelen mezua azpimarratzeko asmoarekin, izugarrizko garrantzia
eman diote eszenografia, argiztapena eta musikari. Didier Kuhn-en
dekoratuak hiri handietako edozein plaza irudikatzen badu, Pascal
Gaigne-ren doinuak leun-leun abiatzen dira lehen planora eta Bruno
Paris-ek argiarekin egindako sorkuntza lanak gune bakoitzera egokitu
ditu. Gaigne zein Paris-ek egindakoak pertsonaia bakoitza nabarmentzeko
sortu dira.
Théâtre du Rivage konpainia 1999an bilakatu zen profesionala,
Moliereren George Dandin lana sortu eta Bordeleko epaimahaiaren
oneritsia jaso ondoren. Gaitasun aitorpenak dirulaguntza publikoak
eskuratzeko aukera emateaz gain, egun 200 gazte biltzen dituen tailerrak
sortzeko aukera eskaini diote.
Talento catalán
Alumno aventajado de Sanchis Sinisterra en el Teatro Fronterizo,
el autor y director Sergi Belbel (Terrassa, 1963), explora en su
labor las estructuras y la esencia del conflicto dramático.
Una muestra de ello son sus obras Elsa Schneider (1987, Premio Nacional
Ignasi Iglesias), Talem, lecho conyugal (1989), Caresses (1991),
Después de la lluvia (1994).
MARTXOAK
9 MARZO
FAUSTIN BENTABERRY ARETOA - IZPURA
MARTXOAK 15 MARZO
THEATRE DES VARIETES - HENDAIA
|