|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Konkistatzaile
eroaren zeharkaldia
LOPE
DE AGUIRRE, TRAÎTRE
Egilea: JOSÉ SANCHIS SINISTERRA
Frantzesera moldaketa: CALUDE DEMARIGNY
Dramaturgia: DAVID LE BRETON
Anztezleak: FRANÇOISE CANO LÓPEZ, LISE LACLAVETINE,
PASCAL MÉTOT, RAYMONDE PALCY, ALAIN PAPILLON, THIERRY
VERMOTE
Argiztapena: ALBERTO CANO
Jantziak: MARYLÈNE RICHARD
Eszenografia: PHILIPPE PHÉRIVONG
Musika: SYLVESTRE PERRUSSON
Koreografia: DOLORÈS SAINT-SANS
Zuzendaria: JOSÉ MANUEL CANO LÓPEZ
Konpainia: COMPAGNIE JOSÉ MANUEL CANO LÓPEZ
Ekoizpena: COMPAGNIE JOSÉ MANUEL CANO LÓPEZ, SCÈNE
NATIONALE DE BAYONNE ET DU SUD-AQUITAIN, THÉÂTRE
CONVENTIONNÉ DE THOUARS,
FESTIVAL INTERNATIONAL DE
HRADEC KRALOIVÉ (Txekia) |
José
Sanchis Sinisterrak idatzitako Lope de Aguirre, traître (traidorea)
lana estreinatuko du José Manuel Cano López Konpainiak
Baionako Antzokian. Zuzendari lanak burutu dituen Cano Lópezek
aipatzen duenez bi urte direla erakutsi zidan testua Claude
Demarigny-k eta berahala jakin nuen lan hori taularatuko nuela.
Konpainiak Tours hiriko Château de Plessis-lès-Toursen
duen egoitzan hasi zituzten entseguak abenduan. Bederatzi pertsonaia
azaltzen badira prestatutako ikuskizunean, sei aktoreen artean gorpuzten
dituzte pertsonaiak eta etengabe konkistatzailearen inguruan mintzatzen
dira, Lope de Aguirreren ispiritua uneoro oholtzan azaltzen delarik.
Sanchisek idatzitakotik baino, aktoreak pertsonaien bila dabiltzatela
hartu dugu abiapuntu zuzendariaren esanetan.
Bitxikeria izanik ere, ikuskizunean Lope de Aguirre konkistatzaile-traidoreak
hilzorian dagoela bizi duen eroaldia aipatzen bada, lanari izena
ematen dion protagonista ez da inondik inora azaltzen antzezlan
osoan. Zuzendariak aitortu egiten du nahiko arraroa da antzezlana
horrela ekoiztea, baina burutu dugun dramaturgia lana munstroaren
itxurakoa izan da. Frantzian sortzen den antzerki garaikidean
ezohikoa bada ere bost pasarte koral tartekatzen dira ekoizpen berrian.
Mamia, ordea, burutzen diren bederatzi bakarrizketetak dago, Lope
de Aguirreren bizitza zeharkatzen duten pertsonaien bitartez azaltzen
delako bere bizitzaren pasarte aipagarrienak, Cano Lópezen
esanetan. Hala nola, Lope de Aguirreren neskamea eta bere alabaren
jabea den Juana Torralva; sukarraldia jota agertzen
den Pedro de Ursua gobernadorea; Doña Inés de Atienza,
zendutako gobernadorearen etxekoandre mestizoa alegia; Perúko
printizpea den Don Fer-nando de Guzmán; Marañón
deitura duena eta Amazonian galdutako Aguirreren soldadua; Loperen
eskuineko esku hiltzailea den Anton Llamoso; konkistataileak erahiltzen
duen Ana Rojas; espediazioaren bapateko kronikalaria den Pedrarías
soldadua eta bere aitak inmolatu baino pixka bat lehenago azaltzen
den Elvira Aguirre.
Zuzendariak dioenez Sanchis Sinisterraren idatziaren inguruan
biltzen dira literaturan izan diren maisu handiak, Cervantes, Lope
de Vega, Tirso de Molina eta García Lorca ezezik, Beckett
edo Shakespearerekin baliatu baita zati txikiez osatzeko konkistatzailearen
bizitza eta gai garratzetatik pasarte umoretsuetara dagoen transizioa
burutzeko. Testua taularatzerakoan izugarrizko garrantzaia
eman dio José Manuel Cano López Konpainiak irudiari
eta XVI eta XVII. mendeetako kuadroak azaltzen badira eszenarioan,
garaikedatasuna nagusitzen da ekoizpenean.
Exploración temática
La obra teatral de José Sanchis Sinisterra (Valencia 1940)
explora diferentes temáticas en un continuado movimiento
entre la tradición y las líneas dramáticas
contemporáneas. La creación en 1977 de Teatro Fronterizo
supuso el inicio de un importante trabajo de investigación
teatral que ha incidido en los límites de la teatralidad,
en la intertextualidad o la metateatralidad.
MARTXOAK
5, 6 MARZO (21.00)
BAIONAKO ANTZOKIA
|