Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 59. Marzo de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Publizitatea klownaren ikuspegitik

    MODELO KLOWNTRAPUBLIZITARIOA
    Egilea: VIRIGINIA IMAZ
    Itzulpena: RAI BUENO
    Klown: VIRIGINIA IMAZ
    Argiztapena: JOKIN CONDE
    Musika: TXEFO RODRÍGUEZ
    Zuzendaria: VIRIGINIA IMAZ
    Konpainia: OIHULARI KLOWN

     

    Hamar urteetan zehar eszenarioetan antzeztu eta Estatu espainiarrean zein Ertamerikan 700 agerralditik gora eman ondoren, Modelo Klowntrapublizitarioa ikuskizuna euskaratutako bertsioa estreinatzera ausartu dira Virigina Imaz pailazoa eta Oihulari Klown talde donostiarra. Pailazoa 1998ko ekainetik 2000ko abendurarte Estatu Batuetako Orlando hirian izan zen Cirque du Soleil talde kanadiarrarekin La Nouba ikuskizuneko partaidea zelarik eta egonaldiak, Oihulari Klownekin ekoiztutako lanak alde batera uzti beharra ekarri zuen.
    Euskal Herrira itzuli ondoren, ikuskizun propioak berreskuratzeaz gain, Ramón Bareak zuzendu eta Txalo konpainiak ekoiztu duen Banbulo antzezlana taularatzeaz gain, beharrezko denbora lortu du aspalditik frantzesez eta gaztelaniaz erakusten zuen Modelo Klowntrapublizitarioa ikuskizuna euskaratzeko.

    Errebolta casting-ean

    1992an sortutako antzezlana eta bertan azaltzen den Pauxa pertsonaia berreskuratu ditu Imazek, oraingoan bere hizkuntza euskara bilakatuz. Klown parodia honetako istorioaren protagonista, Imazen esanetan, “telebistako iragarki publizitario baterako aukeraketa batera” aurkezten den pertsonaia da.
    Abiapuntu horri helduta, ikuslegoaren artean dauden pertsona batzuk hautagaiak balira hartuz, berak aldez aurretik izandako beste froga batzuetako esperientziak, beldurrak, zalantzak eta antzerakoak kontatzeari ekingo dio Pauxak. Hala, “klown jolasaren umorea, samurtasuna eta poesia direla medio, gaur egun telebista eta iragarki grafikoetan azaltzen diren emakume-eredu desberdinen irudiak azaltzeko aitzakia izango du protagonistak”, Imazek dionez.
    Emakume-eredu irreal eta lortezinarekin jabetzeko, batez ere erabat zaharkitutako harreman-baloreen mezuak dauzkaten zenbait iragarkiren azterketa egiteko balio dio.
    Ordu eta erdi inguru irauten duen ekitaldian zehar, modelo bitxi horrek ikuslego gazte eta helduari kritika zorrotza duen mezua helarazten dio, non gizarteratutako ereduak kolokan jartzen diren, uneoro gogoetara bultzatzen duen pailazoen hizkera umoretsua erabiliz.

    Euskeraz eta gaztelaniaz


    Modelo Klowntrapublizitarioaren ekoizpen berriak, lehen aldiz Donostiako kultur erakunde batek antolatutako agerraldia burutzeko aukera eskainiko dio Imazeri, 7an euskeraz eta 8an erderaz. Bere esanetan “sarritan izan naiz Donostiako zenbait antzoki eta aretoetan baina orain arte beti izan dira emakume, hezkuntza edo gizarte arloko erakundeak antolatutako ekitaldiak”.
    Klown, Commedia dell’Arte edo Espresio dramatikoaren pedagogia landu ondoren, Oihulari Klown taldea sortu zuen 1979tik klown, aktore, eszena zuzendari, ipuin kontalari, idazle eta pedagogo lanak egin dituen Imazek. Bataz beste ia berrogei ikuskizunetan izan du zerikusia, berak edo taldearekin ekoiztutako ikuskizunetan zein Trokolo, Berpiztu, Clownart, Zingili-Zangala, Neskarriadak edo Taun-Taun konpainietan.

    Reestrenos de narices

    Oihulari Klown y Viriginia Imaz tendrán en marzo “un mes de narices” con los reestrenos de Zai beti zai o La espera y Molestias clównicas, así como los dos trabajos que coproducen con Trokolo Teatro, De profesión princesa y Pekin 36.002, que son fruto del trabajo desarrollado durante una década en centenares de teatros, aulas de cultura y otros escenarios.

    MARTXOAK 7, 8 MARZO (21.00)
    PRINCIPAL ANTZOKIA - DONOSTIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886