|
|
antza
|
Mintegietan
ikasitakoa agerian
FIRUA
Dantzaria: CÉLIA THOMAS
Koreografia: PANTXIKA TELLERIA
Musika: JUAN CARLOS PÉREZ
Argiztapena: PIERRE AUZAS
MINTEGIAK
Dantzariak: BIARRITZEKO MALRAUX ETA BAIONAKO VILLA PIA LIZEOETAKO
ETA KANBOKO XALBADOR KOLEGIOKO 115 IKASLE
Zuzendaritza: PANTXIKA TELLERIA, CÉLIA THOMAS
EDEN
Dantzaria: CÉLIA THOMAS
Koreografia: PANTXIKA TELLERIA
Musika: ARVO PÄRT
Argiztapena: JAVI ULLA
Konpainia: EliralE KONPAINIA |
Biarritz
Culture erakundeak sortutako Bi harriz lau xori ekimenak, margo
eta argazki erakusketak, kantaldiak eta antzerki emanaldiez gain,
dantza agerraldia iragatzen du, Pantxika Telleriak burutzen duen
EliralE konpainiaren eskutik.Telleriak berak sortu eta Célia
Thomasek dantzatuko duen Eden lanaren estreinaldiaz gain, iaz taularatutako
Firua pieza erakutsiko dute eta Telleriak berak zuzenduriko Mintegiak
izango dira ikusgai saioan, azken honetan 115 ikaslek sortutako
hogei koreografiak dantzatuko dituztelarik.
Eden deituriko pieza sortzeko bi esannahi dituen hitzean oinarritu
da Telleria, hebraieran lurreko paradisua esan
nahi duelako eta bizkaieraz pozoia adierazten duelako,
Donibane Loizuneko koreografia egilearen esanetan. Telleriaren esanetan,
aldi bereko bikoiztasun horrek eta emakumeen ez berdintasun
kulturalak kontutan harturik, ez ote du adierazi nahi hitz biak
lortura zuzena dutela? galde-tzen du Telleriak. Zalantza horretatik
abiatu da koreografoa emetasunari argazkia ateratzeko edo zinematografiatzeko.
Eden pieza EliralE konpianiak izenburu bera duen ikuskizunean tartekatuko
du Andante eta Exquise exuberance koreografiekin batera. Ikuskizun
osoa Carcassoneko Jaialdian estreinatuko da datorren uztailean.
Firua (haria) pieza 2002ko Koreografo Gazteak programarako aukeratu
zuen Eusko Jaurlaritzak eta mutur ezberdinetan kokatzen diren itoaldia
eta gozamena lotzen dituen haria islatzen du. Célia Thomasek
dantzatzen duen koreografiak indarra eta gozotasuna adierazteaz
gain, haurtzaroarekin lo-tzen gaituen hari leuna irudikatzen du,
nondik oreka-desorekan egiten dugun aurrera.
Saioak Mintegiak du izenburua eta bere oinarria Bi harriz lau xori
ekimenaren barne izango den argazki erakusketan datza, non Polo
Garat zuberotarrak Afrikako mendebaldeko herrialde ezberdinetan
lortutako irudiak ikusgai izango diren.
Mintegiak lana Telleriak eta Thomasek Lapurdiko hiru ikastetxeetan
zuzentzen dituzten tailerren emaitza da, non ikasleek Garatek ateratako
argazkiak hartu dituzten abiapuntu, guztira 20 koreografi ezberdin
sortzeko. Telleriaren esanetan sorkuntza koreografikoaren
prozesua izan da mintegien ardatza, haurrak sorkuntzan murgiltzea
baita asmo nagusia eta zerbait komunikatzeko gorputzaren hizkuntza
besterik ez dela behar ohartarazteko.
Garaten argazkiak izan badira abiapuntu Mintegiak burutzeko, Amélie
filmarentzat doinu banda egin zuen Yann Tiersen musikagileak sortutako
oinuak dituzte lagun eszenarioan azaltzen diren dantzariak.
Dantza herrikoian abiada
Pantxika Telleria se inició en el baile folklórico
para pasar a la danza de jazz moderno y más tarde a la clásica,
hasta que una lesión le apartó de la práctica
activa y le llevó a abordar la docencia y la creación
coreográfica. Aunque cuenta con su propia compañía,
EliralE, crea coreografías como Esquisse pour une vie, que
se estrenará en mayo en la Ópera de Marsella.
MARTXOAK
22 MARZO (18.00/21.00)
THÉÂTRE COLISÉE - BIARRITZ
|