|
|
usika
|
Doinu
klasikoen maratoia
Nantes
hirian La Folle Journée eta Lisboan burutzen den Festa da
Musica ekimenak Bilboraino helduko dira, hemen Musika-Música
izenburua hartzen duelarik. Mozart eta Haydn konposagileen inguruan
izango den ekimenaren barne ia 40 kontzertu eskainiko dira martxoaren
2a eta 3an, guztiak Euskalduna Jauregian egokituko diren lau aretoetan.
Ekimenak 200 musikaritik gora bilduko dira kopuru ezberdinetako
taldeetan bildurik, tarteko Orchestre National Bordeaux Aquitaine,
English Chamber Orchestra, Concerto Köln, Quatuor Ysaÿe,
Quatuor Lindsay eta Trío Passamezzo Antico izango direlarik.
Iragarritako saioetan zenbait abesbatza ariko dira, bakarka zein
orkestra edo ganbara taldeekin, esaterako Bilboko Koroa, RIAS Kammerchor,
eta Peñaflorida Kapera.
Musika-Música ekimenean goi-mailako bakarlari ugari taularatuko
dira, Asier Polo biolontxelo, Josep Colom, Alain Planès,
Anne Queffélec, Nikolaï Lugansky, Ralf Gothoni, Jean-Claude
Pennetier eta Dezsö Ránki pianojoleak, Philippe Bernold,
flautajolea eta Régis Pasquier eta Elina Vähälä
bibolinjoleek, besteak beste.
Kantariei dagokionez, Brigitte Fournier, Isabelle Cals, Yann Beuron
eta Nicolas Testé izango dira, besteak beste.
|