|
|
usika
|
Eliz
musika Aste Santurako
Martxoan
izango den Aste Santua ospakizuna dela-eta, hainbat musika saio
prestatu dira Euskal Herriko zenbait hiri eta herritan, guztietan
eliz doinuak nagusituko direlarik. Bilbon III. Eliz Kontzertuak
eskainiko den ekimena entzugai izango bada, Donostian Johann Sebastian
Bachen Pasioa San Mateoren Arabera eskainiko da eta Iruñean
iragarritako Otoi Garairako Musika zikloa iragarri dute.
Bilboko eliza eta areto ezberdinetan burutuko den III. Eliz Kontzertuak
zikloa Naturan diren jainkoei abesten eta dantzatzen dion Mongoliako
Egschiglen taldearekin hasiko dira 18an eta apirilaren 4an Bilboko
Ganbara Orkestrak eta Abesbatzak eskainiko duen kontzertuarekin
bukatuko dira.
Joera anitz entzungai
Jaialdiak iraungo duen artean Errenazimendu garaiko eliz abestiak
eskainiko dituen Doinu Zahar abesbatza; Ertaroko Ensemble Für
Frühe Musik Ausburg; Mozartek sortutako obrak eskainiko dituzte
Euskal Kamerata eta Ars Viva abesbatzak, Sevillako Aste Santuan
abesten diren doinuak entzutera emango dituen Saetas de Sacromonte,
Francisco Escuderoren lan ikaragarria eskainiko duen Bilbao Orkestra
Sinfonikoa edo Elx-eko Misterioa abestuko duen Capilla de la Festa
taldea izango dira.
Ekimen horren barne Barroko garaiko obrak lantzen dituen La Petit
Bande taldeak Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertua iragartzen
da; Nafarroako Abesbatzen Federazioko Koroak María Eugenia
Echarren, Karim Farham eta Alfonso Echevarriarekin batera eskainiko
duen ekitaldia eta KEA Ahots Taldeak emango duen kontzertuak ere
iragartzen dira.
Saio ugari izango dira Iruñeako eliza, parrokia eta monastegitan,
martxoaren 9tik 31ra iragartzen den Otoi Garaiko Musika saioan.
Vlado Sunkok zuzentzen duen Kroaziako Brodosplit ahots baxuko abesbatzak
eta beraiekin izango diren Branco Kljakopvic tenorra eta Davor Matonovic
baritonoak emango diete hasiera agerraldiei, jarraipena Pedro María
Ruizek zuzentzen duen Iruñako Ganbara Abesbatzak Timor et
Tremor egitarauarekin izango delarik.
Carlos Etxebarriak zuzentzen duen Amalur orkestra eta beraiekin
ariko diren Raquel Andueza sopranoa, David Sagastume kontratenorra
eta José Pizarro tenorrak Arvo Pärten Stabat Mater izango
dira hirugarreneko protagonistak eta, hurrengoan, Luis Antonio Gonzálezek
zuzentzen duen Los mvsicos de sv alteza taldeak Aste Santurako XVII.
Mendeko Musika egitaraua entzutera emango du, Raquel Andueza sopranoa
eta Miguel Mediano tenorrarekin batera.
Mezak eta pasioa
Jesús María Echevarriaren zuzendaritzapean burutuko
da Pablo Sarasate Gazte Orkestrak eta Alfonso Carlos Huartek zuzentzen
duen Iruñako Orfeoiak eskainiko duten Mozarten Requiem K.
626 lana, non Masmik Nahpetyan sopranoa, Ainhoa Zubillaga kontraltoa,
Helios Padrell tenorra eta Mariano Viñuales bajua bakarlariak
izango diren.
David Guindanoren zuzendaritzapean arituko dira Nafarroako Abesbatzen
Federazioko Koroa eta Irakasleen orkestran, zeinek Haendelen lanak
eskainiko dituzten, eta Caroline Collierren batutapean izango diren
Sinfonietta Academica, Barañaingo Abesbatza, La Asunción
koroa, Sabina Puértolas sopranoa, Ángel Pazos tenorra,
Yolanda Sagarzazu kontraltoa eta Joxan Matxain bajuak Mozarten Koroatze
Mezaren emanaldiarekin jarraituko dute.
Azkenaurreko saioan Vaghi Concenti eta Ensemble Durendal boskoteak
izango dira Lachrimae izenburupean biltzen diren Download eta Monteverdiren
lanak eskaintzeko eta bukaera Ensemble de Chirimías Miguel
Arrozpide taldeak emango dio italiar Errenazimendu garaiko
lanekin.
Donostiako Kursaal aretora Masaaki Suzukik zuzentzen duen The Bach
Collegium Japan gerturatuko da Aste Santua aurretik, Bachen Pasioa
San Mateoren Arabera eskaintzeko, Dominique Labelle sopranoa, Robin
Blaze kontratenorra, Gerd Türk eta Jun Suzuki tenorrak eta
Ekkehard Abele eta Chiyuki Urano bajuarekin batera.
|